TITLE_Proyectos-i-d

I+G Proiektuak

proyectos-i-d-imagen1

TXT_proyectos-i-d

Industria askotan, euren produktoen bizitza zikloak murrizten ari dira bi arrazoi direla medio: aurrerakuntza teknikoa eta lehiakortasun globala. Guzti horren ondorioz, berrikuntza gaitasuna, arrakasta lortzeko giltzarri bihurtu da.

Ceit-ek soluzio berritzaileak eskeintzen dizkie industriak dituen arazoi zehatzei, teknologia desberdinetatik abiatuz ta I+Geko proiektuak tarteko, enpresen bidelagun bilakatuz bai produktu eta zerbitzu berriak gauzatzeko orduan eta baita ere produkzio prozesuak hobetzeko garaian.

proyectos-i-d-txt1

Ceit-eko Ikerkuntza eta Garapen inbestigazio proiektu baten ezaugarriak ondorengoak dira:

  • Aplikazio industrial bati lotua

  • Doktoreek gidatuta eta ikerlari gazteen partaidetzaz

  • Konfidentzialak ez diren erresultaduak aldizkari eta kongresu zientifikoetan argitaratu edo adieraziak.

Ceit-en gauzatzen den I+G+b-ren beste ezaguarrietako bat disziplina aniztasuna da erronkei erantzuteko orduan. Kontutan izanik, erronka hoiek geroz eta konplexuagoak direla egungo industrian.

proyectos-i-d-imagen2

Trabajando en Proyectos de Materiales

proyectos-i-d-txt2

Ceit-eko ikerkuntza talde desberdinak, euren arteko malgutasun eta osagarritasunari esker, gai dira ondorengo esparruetan elkarren arteko soluzioetara iristeko: Fabrikazio aurreratua; Industria 4.0; energia; mugikortasuna; ekonomia zirkularra; osasuna eta elikadura.

proyectos-i-d-txt3

Ceit-ek lantzen dituen proiektuak sektore, tamaina eta jatorri desberdinetako enpresetatik datoz: empresa industrial txiki eta erdi mailakoetatik , telekomunikazio edo garraio alorretako multinazionaletaraino.

Ceit-ek, industriaren ikerkuntza eta bilakaera zentru bultzatzailea denez, bere bezeroen lehiakortasun indarra haunditzen du, zientzia eta industriaren arteko zubi lana eginez.

Aplikazio habiaratuak

proyectos-i-d-col1

Laguntza publikoak lortzeko aholkularitza

Ceit-eko Departamentu Komertzialak, laguntza publikoak (maileguak, subentzioak, e.a.) lortzeko banakako zerbitzua eskeintzen die euren bezeroei. Laguntza hoiek, ikerkuntza eta garapen proiektuen ko-finantzaketarako, I+G rpoiektuei dagokien zerga kenketarako, e.a.

Bide batez, Ceit-eko Proiektu Europarren Bulegoak, behar adinako ezagupen eta prestakuntza mailak ditu Horizonte 2020 Finantzaketarako Oinarri Programa barruko proiektu europarrak Aurrera eramateko, ahalik eta finantzaketa komunitario haundienarekin.

proyectos-i-d-col2

Ikerkuntza osatzen duen Formakuntza

Ceit-ek helburu bezala duen bikaintasun zientifikoak osagarri aurkitzen du doktoren gazteen formakuntzan nahiz nazioarte mailako presrtigiozko aldizkarietan artikuloak argitaratuz. Horren bidez, enpresei eskeintzen die, I+G proiektuak medio, beren lehiakortasuna hobetzen duen jabego intelektuak preziatu bat.

Osagarri guzti hoiei esker, Ceit ikerkuntzarako lankide egoki eta errentagarri bihurtzen da.

// ]]>