Historia
60 urte baino gehiagoko historia
Ezagutu CEITen historia azken 60 urteotako mugarri garrantzitsuenen bidez

-
1961
Historia
1961. urtean, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak (Tecnun) Donostian ekin zion bere ibilbideari, eta Espainiako laugarren ingeniaritza eskola bihurtu zen. Abiaburutik bertatik, Metalurgiarekin lotutako ikerkuntzarekin osatu zuen irakaskuntza lana, Gipuzkoak berez duen industria tradizioa kontuan izanda.
-
1963
1963. urtean, CIT sortu zen, Ikerkuntza Teknikoen Zentroa, garai hartako Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak (gerora Kutxa izango zena) emandako babes eta finantzaketari esker, proiektuak eta zerbitzuak enpresetara bideratzeko helburuarekin.
-
1967
1967. urtean, etorkizunari begirako ikuspegiarekin, Ingeniaritza Eskolak hiru eraikin ireki zituen, ikerkuntza laborategiak bertan jartzeko. Hala, martxan jarri zuen Mekanikako, Elektronikako eta Ingurumen Ingeniaritzako I+G.
-
1982
1982. urtean, Ceit (Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroa) eratu zen; alegia, irabazi-asmorik gabeko ikerkuntza zentroa. Juridikoki Unibertsitatearekiko independentea zen, baina bi erakundeetan ziharduten pertsonek partekatutako proiektu bateratu bati esker, harekiko lotura hertsia zuena. Berehala bihurtu zen Eusko Jaurlaritzaren babespeko zentro, eta erabilera publikokotzat jo zuten.
-
1990
1990. urtean, 104 pertsona zebiltzan lanean Ceit-en.
-
1991
1991n, Mikrosistemei buruzko ikerkuntza lanari heldu zioten.
-
1996
1996. urtean eratu ATM zen, Ceit-en aurreneko spin-offa.
-
1997
1997an, Komunikazioei buruzko ikerkuntza lanari heldu zioten.
-
2000
2000. urtean, 176 pertsona zebiltzan lanean Ceit-en.
-
2005
2005. urtean, beste hiru euskal ikerkuntza zentrorekin batera, IK4 Aliantza eratu zuen. Eredu federal baten arabera egin zuten; esan nahi baita, bertako kideek euren estrategiak partekatu eta gaitasunak konbinatuta, norberaren burujabetasunari uko egin gabe.
-
2006
2006. urtean, Ceit-en eraikin berria inauguratu zen, Miramongo Teknologia Parkean, eta bertara lekualdatu zen Elektronika, Komunikazio eta Mikrosistemen ikerkuntza.
-
2013
2013ko irailean, Ingeniaritza Biomedikoko Zentroa jarri zuten martxan Tecnunek eta Nafarroako Klinika Unibertsitateak. Ikerkuntza zentro horretan, ingeniaritzaren, biozientzien eta enpresen arloko profesionalen artean gauzatzen dute I+G.
-
2018
2018. urtean, 245 pertsona ari dira lanean Ceit-en. 1996az gero, gainera, hamahiru spin-off sortu dira, balio erantsi handia duten profileko 300 pertsonari lana ematen diotenak.
-
2020
2020. urtean, 200 pertsonatik gora ari dira lanean Ceit-en. 1996az gero, gainera, hamabost spin-off sortu dira, balio erantsi handia duten profileko 300 pertsonari lana ematen diotenak.
-
2020
2020ko ekainean Ceit-eko Atomizazio Planta Pilotua inauguratu zen Miramongo Parke Teknologikoan.