Materialak eta Fabrikazioa
Atomizaziotik fabrika adimendunera
Gure ikertzaileek soluzio integralak eskaintzen dituzte premia bakoitzarentzat, hauts metalikoa lortzetik Industria 4.0 (robotika, ikuspen areagotua, IoT, 3D inprimaketa) txertatzen dituen aplikazio aurreratuenetaraino.

Erantzunak eskaintzen ditugu:
Prozesaketa Termomekanikoa
Altzairuaren sektoreko enpresei euskarririk onena eskainiz egindako ibilbide luzeak identificatzen gaitu. Gure ikertzaileek proiektuak egiten dituzte ezagutzak zabaltzeko, aurrerapen teknikoak sustatzeko eta prozesuak hobetzeko, produktu aurreratuagoak eta modu jasangarriagoan lortzen laguntzeko.
Gehiago ikusiFabrikazio aurreratua pulbimetalurgian eta laserrean
30 ikertzailek baino gehiagok fabrikazio-prozesu osora bideratutako irtenbideak eskaintzen dituzte. Prozesu horretan, material berriak garatzen dira hauts metaliko edo zeramikoetatik abiatuta, fabrikazio gehigarrira eta prozesu horretarako laserraren erabilerara arte.
Gehiago ikusiDiseinu eta portaera mekanikoa
Mekanikan, materialen ingeniaritzan eta konputazioan adituak diren ikertzaileek egindako "neurrirako jantzia".
Gehiago ikusiIndustria 4.0-rako sistema adimendunak
Diziplina anitzeko ikertzaileak etorkizuneko fabrika garatzeko. Gure langileek esperientzia handia dute IKT teknologietan, materialetan eta fabrikazioan, eta industria-aplikazioetako monitorizazio-sistemetan oinarritutako irtenbideak garatzen dituzte.
Gehiago ikusi