Zuzendariaren Mezua
Ongi etorri


Ondoko lerroen bitartez harrera eta ongi etorria egin nahi nizkieke webgune honetan lehen aldiz nabigatzen dutenei.

Juan Meléndez,
Ceit-eko Zuzendari Nagusia
Bertan gure esperientzia eta gaitasunaren berri izango duzue, aktibitatea dugun merkatuen edo ildo teknologikoaren arabera egituratuta. Gure inguruko ezaguera hobetzeko asmoz informazio andana jarri dugu eskuragarri, proiektuen, bazkide garrantzitsuenen, argitalpen zientifikoen eta lortu ditugun erronken inguruko informazio teknikoa xehatuz.
Alabaina, gure egitekoa definitzen duten eta Ceit-en lan egiten dugun guztion identitatea osatzen duten hainbat puntu azpimarratu nahi nituzke:

Garapen teknologikoaren bitartez gure bezeroentzako balioa sortzea dugu bokazio. Ikerketa-proiektuak eta zeregin lagungarriak burutzen ditugunean lanean zehaztasunez aritzea dugu xede, era horretan, enpresak, eta, orokorrean, gizarte osoa, gurekin kolaboratu izanagatik saritzeko.
Barne-proiektuen eta finantzaketa publikoaren ondorio den ezagutza zabaltzea eta bikaintasun teknikoa ditugu jomuga. Urtean zehar defendatutako doktoretza tesiek eta urteroko aldizkarietako argitalpen zein nazioarteko kongresuek agerian uzten dute teknologia mailan puntako zentroa garela. Eskaera-maila hori bat dator gure jatorriarekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin dugun harremanarekin.
Oinarri teknologikodun spin-offen ekintzailetza eta sorkuntzarekiko konpromisoa. Ceit-ek orain arte oinarri teknologikoa duten hamar enpresa sortu ditu, zeinak, egun, 300 pertsonaren lantoki diren. Aipagarria da haietako lau kotizatutako enpresa handiek eurenganatu dituztela, CAF (BME), Erasteel (PAR), Praxair (NYSE) edota IXYS (NASDAQ) taldeek, hain zuzen.