txt politica I+D+i

I+G+b Politika eta Kalitatea

I+G+b Politika Ceit zentroko gizataldearen eta kolaboratzaileen ekintzen garapenerako ondorengo alderdi hauetan zerrendatzen da:

Betebehar inplizitu nahiz esplizituak burutu, eta baita aplikagarriak diren lege eta arauak betetzea.

Gure Kudeaketa Gidaliburuan eta berau garatzen duten Prozesuetan zehazten den Berrikuntza Kudeaketa Sistemaren eraginkortasun eta etengabeko-hobekuntza sustatu, norberak bere kargutik eta norberaren erantzukizunekin.

Enpresaren beharrak modu egokian antzeman, gaur egungo merkatuaren eta sektorean inplikaturik dauden teknologien ezagutza-maila iraunkorra izateko. Horrela, egoera anitzei azkar erantzuteko gaitasuna sustatuko da, berritzaileak eta kalitate handikoak diren produktu eta zerbitzuak uneoro eskaini ahal izateko.

Berrikuntza proiektuak trebetasun handienarekin zuzenduko dituzten ekintzak sustatu, gaur egungo teknologiak erabiliz.

Ceit zentroaren ekintzak lehen mailako erakundeetara zuzendu.

Berrikuntzari eskaintzen zaion ahalegina mantendu eta handitu, Ceit zentroaren giltzarri izan dadin.

Berrikuntzaren kudeaketaren bidez ondorioztatu diren emaitzak babesteko eta ustiatzeko politika sustatu.

Zerbitzu eta produktuen prestazio eta berrikuntza sailetan garapen maila altuak mantendu, etengabeko hobekuntza sistema baten testuinguruaren baitan.

Enpresako langileen gogobetetze-maila ahalik eta altuena lortu, erakundearen hobe beharrerako, konpromiso ahalik eta handiena lortzen ahaleginduz. Langileen artean giro partehartzailea suspertu, helburu amankomunetan integratuz eta talde-lana, norbanakoen onespena eta hobekuntza proposamenak errazten dituzten komunikazio ildoak sustatuz. Gainera, horretarako beharrezkoak diren baliabideen gestio zuzena burutu beharko da.

Gure proiektuei prestazio berritzaileak eskaintzea ahalbidetuko diguten kooperazioak eta hornitzaileak bilatu.

Gaur egungo politika maiztasunez berrikusiko da etengabe moldatzen joateko.

I+G+b-ren kudeaketa sistema Ceit-en

Ceit-ek, ENAC-en I+G+b-ren kudeaketa Sistemaren zihurtagiria lortu du, 2014.ean argiratutako UNE 166002 arauaen arabera.

Zihurtagiri honek bermatzen du, Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntza alorretako ekinbideak modu profesional batetan garatzen direla ondorengpo esparruetan: materialak eta fabrikazioa; garraioa eta energia; ura eta osasuna; informazioaren teknologiak eta komunikazioak.

Ekinbide guzti hoiek I+G+b-ren kudeaketa sisteman araututa daude ondorengo irizpideak jarraituz: emaitzen eteganbeko hobekuntza, berrikuntza teknologikoaren optimnizazio prozesuak eta ideien trasferentzia eta sorkuntza