txt Kode Etikoa

Kode etikoa

Ceitek aitortzen eta onartzen du ezagutzaren erabilera gizakiaren duintasunarekin bat datozen irizpide etikoek gidatuko dutela uneoro, zentroak onartutako Kode Etiko honetan jasotzen denaren arabera:

Ceiten helburu nagusia gizarteari zerbitzu ematea da, ikerketa eta ikertzaile gazteen prestakuntzaren bidez. Kide guztien jardun profesionala eta sortutako ezagutzaren erabilera gidatzeko, honako printzipio orokor hauek ezartzen dira:

  • Zintzotasuna, portaera ororen oinarrizko printzipio gisa.
  • Erabakiak hartzeko erantzukizuna, batez ere segurtasunari, osasunari eta ongizate publikoari eragiten dietenak, eta ikerketan zabarkeria mota oro baztertzea.
  • Indarrean dagoen legeria zorrotz betetzea.
  • Baliabide publikoak eta pribatuak eraginkortasunez erabiltzea.
  • Ingurumena eta gizakiaren eskubide besterenezinak errespetatzea, sortu zenetik.
  • Lanaren ondoriozko interes-gatazkak identifikatzea, eta tartean diren alderdiei informazioa ematea, halakorik dagoenean.
  • Jabetza intelektualarekiko errespetua, edozein modutan.
  • Lankidetza profesional leiala gainerako ikaskideekin eta beste erakunde batzuekin.