monitorizacion transporte energia

Deskribapena

Lantalde honek errepide eta hirietan barrena mugikortasuna hobetzeko sistemen garapenean egiten du lan, eta esparru honetan mundu mailan joerak markatzen dituzten erakundeetako ikerketa-agendarekin bat egiten du lantalde honen estrategiak.

Ibilgailuen eta azpiegituren arteko informazio kritikoaren komunikazioa ahalbidetuko duten sistema kooperatiboak garatzeaz gain, beste hainbat proiektutan ikerketak burutzen dituzte garraioa eta mugikortasun iraunkorraren taldeko kideek: garraioa (errepidekoa eta trenbideetakoa), energia (sistema eta ingurumenaren egoera monitorizatzea), etab.

Ezagutzak handitzeko, aurrerakuntza teknikoak lortzeko eta sistemak garatzeko ahaleginak egiten ditugu, gaur egungo arazoei aurre egin ahal izateko edota bezeroen beharrak aseko dituzten produktu aurreratuak lortzeko.

Ikerketa-lerroak

Garraio Sistema Adimendunak

Bereziki errepideetako ITS (Intelligent Transport Systems) soluzioen garapenari begira datozen urteotarako aurreikusi den roadmap-ean oinarrituta dago taldeko jarduera . Errepideen monitorizazioa eta sistema kooperatiboen garapena funtsezko alderdiak dira iristear den gidatze-sistema kooperatibo erabat autonomoari begira. Horretarako, ibilgailu barruko nahiz kanpoko komunikazioan, sistema txertatuen garapenerako errepideen monitorizazioan eta sistema horien elkarreragin-interfazeetan lanean dihardu talde honek. Gainera, berariazko ildo bat ere bada, autobusen, autoen eta bizikleten mugikortastun-datuekin lanean ari dena.

  • Road monitoring
  • In-Vehicle comunications
  • V2X communications
  • OBU development
  • HMI development
  • Information management and analysis

Garraio eta energiaren monitorizazioa

  • CAN komunikazioen azterketarako eta garapenerako ekipamendua
  • FMS komunikazioen azterketarako eta garapenerako ekipamendua
  • Sistema txertatuen garapenerako ekipamendua
  • 112 sistemaren emulatzailea, eCall deien testak egiteko
  • Plataforma anitzeko aplikazioen garapenerako softwarea

Proyectos

Ekipamendua

STI

  • CAN komunikazioen azterketarako eta garapenerako ekipamendua
  • FMS komunikazioen azterketarako eta garapenerako ekipamendua
  • Sistema txertatuen garapenerako ekipamendua
  • 112 sistemaren emulatzailea, eCall deien testak egiteko
  • Plataforma anitzeko aplikazioen garapenerako softwarea

MTE

  • Trenbideetako Seinaleztapen Sistemen Laborategia.
  • Areto zuria.
  • Gasen karakterizaziorako laborategia