politicadeprivacidad-contenidowebbasico-txt

Pribatutasun-politika

Datu-tratamenduaren arduraduna:

Interesdunak zuzenean emanda jaso daitezkeen datu pertsonalak konfidentzialki tratatuko dira eta CEIT ZENTRO TEKNOLOGIKOAREN ELKARTEAk (aurrerantzean CEIT) duen Tratamendu Jardueretarako Erregistroan gordeko dira. CEIT zentroaren IFZ G20079695 da, eta helbide hau du: Manuel Lardizabal pasealekua 15, 20018-Donostia, Gipuzkoa, Espainia.

Xedeak:

- Cookie-en tratamendua: Zerbitzurik onena eskaintzea eta webgunearen erabilera erraztea.

- Buletinean harpidetzea: CEIT zentroko berriak eta jarduerak jasotzen dituen buletineko harpidetzaren kudeaketa.

Legitimazioa:

Interesdunaren baimena, baiezko ekintza agerikoaren bidez adierazia.

Datuen kontserbazioa:

Datuak jasotzeko xedearekin bete arte eta beronetik ondoriozta daitezkeen ardurak konplitzeko beharrezkoa den denboraz kontserbatu ahal izango dira jasotako datu pertsonalak.

Datuak partekatzea:

Oro har, datu pertsonalak ez dira hirugarrengoekin partekatuko, legez hartara derrigortutako kasuetan salbu.

Interesdunen eskubideak:

Edozein pertsonak du eskubidea bere datuekin CEIT zentroak egiten dituen tratamenduei buruzkoak baieztatzeko. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta tokiz aldatzeko, tratamendua mugatu edota uko egiteko eskubidea du interesdunak, baita CEIT zentroak egiten dituen bere datuen tratamendu automatizatuen bidezko erabakien xede izateari uko egitekoa ere. Eskubideak gauzatzeko, goian adierazitako helbidera idatziz eska dezake, edo, posta elektronikoz egin nahi izatekotan, dpo@ceit.es helbidera idatzita.

Datuen Babeserako Arduraduna:

CEIT zentroak Datuen Babeserako Arduraduna izendatu du, eta Pribatutasun-politikari buruzko edozein zalantza argitzeko berarengana jo dezakezu, baita zure eskubideak gauzatzeko ere, dpo@ceit.es helbidera idatziz.