Aviso legal

Lege-oharra

ASOCIACIÓN CENTRO TECNOLÓGICO CEIT da webgune honen titularra, eta IFZ zk. G20079695 du eta helbide hau du: Manuel Lardizabal pasealekua 15, 20018-Donostia, Gipuzkoa, Espainia.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen diseinua, iturburu-kodea, logoak, markak eta gainerako ikur bereizgarriak CEIT zentroaren jabetzakoak dira, eta jabetza intelektuala eta industrialari dagozkion eskubideek babesten dituzte.

Edukien arduradunak

CEIT zentroak ez du bere webgunearen bitartez atzitu daitezkeen hirugarrengoen webguneetako lege-ardurarik izango. Halaber, webgune honen bitartez lotuta dauden edo egon daitezkeen hirugarrengoen webguneen legezkotasunaren ardurarik ere ez du CEIT zentroak.

CEIT zentroak bere webgunean aldaketak egiteko eskubide osoa izango du, inori jakinarazi behar izan gabe, bertako informazioa eguneratuta mantentzeko, eta webgunean dauden edukiak hedatu, moldatu, zuzendu edo ezabatu ditzake, baita webgunearen diseinua bera ere.

CEIT zentroak ez du bere webgunean argitaratuta dagoen informazioarekin hirugarrengoek egindako erabileraren gaineko ardurarik hartuko, ezta zuzenean edo zeharka informazio hori erabili izanagatik sortutako kalte edo galera ekonomiko nahiz materialengatik (datuak barne).

Edukiak berrerabiltzea

Guztiz debekatuta dago webguneko edukiak osorik edota zati batean berrerabiltzea, CEIT zentroaren idatzizko baimenik gabe.

Aplikatuko diren legeak

Lege-ohar honetan xedatutakoak interpretatzeko moduen artean sor daitezkeen eztabaidak edo gatazkak ebazteko orduan Espainiako legedia aplikatuko da, baita webgune honetako zerbitzuekin lotutako edozein gairen kasuan ere.