TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver noticia_CEIT_2021_30_06_COMUNICACION_INALAMBRICA

Ceit-ek saio arrakastatsuak egin ditu offshore haize-plataformentzako kablerik gabeko komunikazio-sistema berri baterako Kanaria Handian

30 | 06 | 2021

Lan hau, zentroak zuzenduta, WATEREYE proiektuaren esparruaren barruan garatu da, eta offshore haize-plataformaren jarduera- eta mantentze-kostuak murriztea helburu duen Europako proiektua da.

2021Eko ekainaren 2an, Ceit teknologia-zentroak, Basque Research and Technology Alliance-ren (BRTA) kide denak, emaitza arrakastatsuak izan dituen offshore haize-plataformetarako kablerik gabeko komunikazio-sistema berria frogatu du Kanaria Handian. Mugarri hau zentroak koordinatzen duen WATEREYE Europako proiektuaren barruan kokatzen da, izan ere, Europako proiektu horren helburua da jarduera- eta mantentze-kostuak murriztea ahalbidetuko duen soluzio integrala garatzea, eta baita itsasoko haize-energiaren ekoizpena areagotzea ere.

Proiektuaren koordinatzailea eta zentroko sistema elektronikoen eta komunikazioen taldeko zuzendariondokoa den Ainhoa Costések honako hau azaldu du: “Saio horrek zentroan diseinatzen ari garen kablerik gabeko komunikazio-soluzioaren irismena eta sendotasuna frogatzeko aukera eman digu; azken agertokia izango den agertoki oso antzekoan, gainera”.

Horrela, lan honetan, hainbat saio aurrera eraman dira Esteyco enpresaren ELICAN dorre prototipoan, PLOCAN saio-bankuan instalatuta dagoena -Kanarietako Plataforma Ozeanikoa-. Saioek CEITek agertoki errealista batean garatutako UWBn (Ultra Wideband) oinarritutako kablerik gabeko komunikazio-sistemaren mezuen estaldura eta jarraipena aztertzea zuten helburu. Agertoki hori Kanaria Handiko ekialdeko kostan kokatutako offshore haize-sorgailua izan da.

Horretarako, Cortések azaldutakoaren arabera, “Hainbat antena mota frogatu dira, horietarako bakoitzarentzat sistema aldez aurretik kalibratuz. Halaber, bi UWB kanal testatu dira: bat komunikazioetarako erabili da eta beste bat distantzia estimatzeko eta altueran mugitzen zen nodo mugikorraren kokapena uneoro ezagutu ahal izateko”. Modu honetan, langileak nodo mugikorra emulatzen zuen -drona- eta haize-sorgailuaren dorre barruko eskailera igotzen zuen.

Bestalde, sarrerako plataforman hiru nodo finko jarri dira: bat distantzien estimaziorako; beste bat UWB komunikaziorako, 3G modulu batera konektatuta zegoena CEITek hedatutako zerbitzari batera datu guztiak denbora errealean bidaltzeko. Cortésen arabera, “hori guztia baliagarria izan da saioen garapena uneoro ikusi ahal izateko, eta baita seinalearen potentziaren eta distantzien estimazioen datuak jaso ahal izateko”.

Bere aldetik, hirugarren nodoak subGHz teknologian oinarritutako sistema erredundante gisa beste komunikazio link bat paraleloan frogatzeko balio izan du, nodo horrek komunikazio link nagusiarekin konparaketak egitea du helburu. Azken link hau nodoaren konfiguraziorako edo soluzio sendoagoa lortzeko bi teknologiak konbinatzeko erabili daiteke baita ere; edo baita, egoeraren arabera, link bat edo bestea erabiltzeko.

Itsasoko haize-energiaren ekoizpena areagotzea

Jarduera- eta mantentze-kostuak dira offshore energiaren kostu-faktore nagusia, ekipoetara iristeko zailtasunak eta ingurumen baldintzak direla eta. Jarduera- eta mantentze-kostuak energiaren kostu nibelatuaren (LCOE) % 30 suposa dezakete, eta hautemate- eta monitorizazio-sistemek 2030rako aurreikusten den 70 euro/MWh-ko jaitsiera lortzen lagundu dezakete.

Sistema osoaren eraginkortasuna areagotzeko eta mantentze-kostuak murrizteko, WATEREYE: O&M tools integrating accurate structural health in offshore energy proiektuak, 2022ko amaieran bukatuko dena, offshore haize-dorretan jarduera- eta mantentze-lanak egiteko beharra aldez aurretik ezagutzeko aukera eskainiko du. Horrela, kostuak murriztuko dira eta urteroko energia ekoizpena areagotuko da, itsasoko haize-parkeak monitorizatzeko eta kontrolatzeko sistema berritzaile bati esker.

Horrela, proiektua sentsore- eta monitorizazio-sistema garatzearen aldeko apustua egiten du. Sistema ultrasoinuen teknologian oinarritutako low-cost sentsore adimendunez osatuta egongo da; horiei esker, egituren lodiera eta korrosioak eragindako material-galera neurtu daitezke.

Ekimen honetan, koordinatzaile lanak burutzen dituen Ceit-ez gain, enpresa hauek parte hartzen dute: Cobra, Semantic Web Company eta Delft Dynamics; ikerketa- eta garapen-zentro hauek: Flanders Make, PLOCAN, SINTEF Industry eta SINTEF Energy Research; eta baita Technische Universiteit Delft unibertsitatea ere. Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantzatzen du WATEREYE proiektua.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte