TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Emakumeak Zientzian, zientzia eta teknologia berdinzalea sustatzen duen ekimena

Emakumeak Zientzian, zientzia eta teknologia berdinzalea sustatzen duen ekimena


ArgazkiaCeit/

30 | 01 | 2023

Ceitek, beste hogeita hiru euskal entitaterekin batera, Emakumeak Zientzian  ekitaldiaren 7. edizioa antolatu du, zeinaren helburu nagusia hainbat jardueraren bitartez zientzia eta teknologia berdinzalea sustatzeko gizonen eta emakumeen arteko erantzunkidetasunaren garrantzia nabarmentzea den. 

Ceitek indarrak batu ditu beste hogeita hiru euskal entitaterekin, Emakumeak Zientzian ekimenaren inguruan lan egiteko, emakumeek zientzian egiten duten lana ikusgai egiteko, jarduera zientifiko-teknikoei betidanik eman zaien rol maskulinoak hautsi eta neskatxo eta nerabeen artean karrera zientifikoak aukeratzea sustatzeko helburuekin. Helburu horiekin, entitateak eta erakundea elkartu dira otsailaren 11n Emakumea eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko proiektu bateratu bat antolatzeko.  

Emakumeak Zientzian 2023 ekitaldiaren programazioa otsailaren 8 eta 17 bitartean gauzatuko da, eta 50 jardueratik gora egingo dira, askotariko ikerketa eremuak hartuko dutenak, antolatzen duten zentroek bat egitearen ondorioz. 
Adin guztietarako jarduerak

Urteko ekimen honen inaugurazioa otsailak 8an izango da, Donostian. Han, ekimenari atxikitako ikerketa zentroetan eta entitateetan lan egiten duten emakume zientzialari eta teknologo guztiei egingo zaie omenaldia. 

Egun horretatik aurrera, tailerrak, mahai-inguruak eta bisitak egingo dira zentroetara, etorkizuneko belaunaldientzat erreferente izango diren eredu errealak aurkezteko xedearekin eta “zientzia bada emakumeen gauza” mezua ahalik eta pertsona gehienetara iris dadin. Programak familiako jarduerak, “Izarrak zientzian” tailer esperimentala esaterako; eskola jarduerak, “Eskolara bueltan” jarduera berritzailea adibidez, zeinak aukera ematen duen zentroek ikertzaileak geletara bisitan joatea eskatzeko; eta 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduerak eskaintzen ditu, emakume helduek kultura transmititzen duten betekizunari balioa eman nahi diotenak. 

Bestetik, eta aurreko urteetan bezala, Ceitek Tecnun - Ingeniaritza Eskolarekin batera, “Ingeniari izatera jolasten” tailerra antolatu zuen, otsailaren 17rako, ostirala, 17:30tan Ibaetako instalazioetan. Tailerra  bigarren hezkuntzako 4. mailako eta batxilerko gazteei dago zuzenduta, produktu kreatibo bat garatzeko prozesuak ikas ditzaten eta produkzio prozesuaren ikusgaitasuna izan dezaten. Horretarako, ingeniaritzaren lan arlo guztiak batzen dira, prototipoak diseinatzea, piezak fabrikatzea, muntaia eta banaketa barne.  

24 zentro antolatzaileren batura

Emakumeak Zientzian ekitaldi honen 7. edizioa antolatu duten hogeita hiru entitateak Euskadin zientziak eta teknologiak dituen ereduen lagin adierazgarria dira: Materialen Fisikako Zentroa (CFM CSIC-UPV/EHU), Achúcarro, CIC biomaGUNE, CIC nanoGUNE, Universidad de Deusto, POLYMAT, Basque Centre for Climate Change (BC3), Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), BiodonostiaCidetec, Donostia International Physics Center (DIPC), Elhuyar, Eureka! Zientzia Museoa, Fundación Biofísica Bizkaia (FBB), Ikerlan, Ingeniariak -  Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Gipuzkoa, Euskadiko Parke Teknologikoak, Tecnalia, Tecnun-Escuela de Ingeniería, Informatikako Fakultatea, Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa eta Kimika Fakultatea, UPV/EHU.

Gainera, Emakumeak Zientzian 2023 ekitaldiak hurrengoen laguntza nabarmena ere izango du: Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia Sustapena eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA) aliantza, eta baita hurrengo entitateen eta erakundeen lankidetza ere: Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC), Fundación Española de Ciencia y Tecnología (FECYT), Agencia Estatal de Investigación ekimenari atxikitako zentro hauen bitartez: Severo Ochoa eta María de Maeztu, Euskal Filmoteka eta Donostiako Zinemaldia, eta Aspegi (Gipuzkoako Emakume Profesionalen, Enpresarien eta Zuzendarien Elkartea), Aranzadi, Lemniskata sarea, Ikerbasque, Biook eta Donostia Kultura.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte