TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Ceit-en sentsore anitzeko kokapen sistemak arrakastaz gainditzen du Bilboko Portuan egindako kontzeptu froga

Ceiten sentsore anitzeko posizionamendu sistemak Bilboko portuan egindako kontzeptu-proba arrakastaz gainditu zuen

27 | 09 | 2022

Kontzeptu-proba honen xedea Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ekipoak garatutako sistemaren egokitasuna in situ erakustea zen portuko logistika sektorean balio erantsi altuko zerbitzu digital berriak zabaltzeko.

Ceiten sentsore anitzeko posizionamendu sistemaren bitartez etorkizunean eskaini daitezkeen zerbitzuak portuko hainbat lanetan zuzenean aplikatuko dira, hala nola, itsasoko trafikoaren jarraipenean, posizionamendu datuetan eta itsasontzien norabidean oinarrituz. TRAFF izendaturiko zerbitzu honi esker, portuko langileek ontzien trafikoa portu barnean nahiz inguruan monitorizatu ahal izango dute, haien lana behar bezala gauza dezaten balio handiko informazioa eskainiz.

Bestalde, sentsore anitzeko posizionamendu sistemak, itsasontzien zirkulazioa hobetzeko asmoz, ROUTE zerbitzua ere erabil dezake ibilbide onena zehazteko, portuan bertan eta baita inguruan ere, ontzi bakoitzari ibilbide seguru eta azkarrena esleituz.

Gainera, Ceitek garatutako sistemak atrakatze lanei sostengua emango die BERTH zerbitzuaren bitartez, portura hurbiltzean Kapitainari maniobrei buruzko gomendioak emateko gaitasuna baitu, une oro monitorizazio zehatzean eta ontziaren posizio jarraian oinarrituz.

Azkenik, zerbitzu guzti hauek DTMNG deituriko modulu bati denbora errealean datuak emango dizkie, portuko kudeatzaileen erabaki hartzeak errazte aldera, informazioa kudeatzeaz eta adimen artifizialeko tekniketan oinarritutako iragarpenak egiteaz arduratuko dena.

Ports4.0 ekimenaren barnean Estatuko Portuak finantzatutako PortPos proiektuan zehar, Ceiteko ikerketa taldeak neurriak hartu ditu alor honetan sentsore anitzeko posizionamendu sistema prest utzi ahal izateko, aurkeztutako zerbitzuak erabiltzeko teknologia gaitzaile gisa balioztatuta gelditu dena.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte