TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Iman birziklatuak nazioarteko mailan lur arraroen mendekotasuna eta ingurumen inpaktua murrizteko

Iman birziklatuak nazioarteko mailan lur arraroen mendekotasuna eta ingurumen inpaktua murrizteko

27 | 03 | 2023

Lur arraroen imanen bizitza erabilgarriaren bukaeran haien birziklapenean oinarritutako Europa barruan balio-kate osoa eratzen laguntzeko helburuarekin eta Ceit Zentro Teknologikoa partaide duen Cheapremag proiektua bukatu da.

Proiektu honi esker, nazioarteko mendekotasuna eta ingurumeneko inpaktua murriztuko da, eta baita ekonomia zirkularra ere; gainera, prezioen hegazkortasuna txikiagotuko da eta gaur egun Txinak duen erdi-monopolioa ez den beste aukera bat sortuko du, izan ere, han ekoizten baita lehengai honen gehiengoa.

Lur arraroak funtsezko lehengaiak dira Europar Batasunarentzat, “Critical Raw Materials” direlakoen sailkapenean jasotzen den bezala. Halere, haien lehengaietatik abiatutako ekoizpen gehiena Txinan da, eta mundu milan balio-kate osoan presente dagoen herrialde bakarra da, gainera. Bi faktore horiek direla-eta, Asiako herrialdea nagusia da lur arraroen imanen merkatuan, eta horrek bere arauak ezartzea ahalbidetzen dio. Are zehatzago, Europak ur arraroko 16 mila tona iman inportatzen ditu urtean, erabiltzen dituen imanen % 98 alegia. Horrek arriskuan jartzen du prezioen kontrola eta Europako enpresen hornikuntza.

Nazioarteko mendekotasunaren murrizketa

Imanen bizitza erabilgarriaren bukaeran haien birziklapenean oinarritutako Europa barruan balio-kate osoa eratzen laguntzeko helburuarekin sortu zen Cheapremag proiektua. Cheapremag proiektuak EIT Manufacturing-en finantzazioa izan du eta hartan parte hartu du Ceit Zentro Teknologikoa-k, proiektuko kideekin, Fraunhofer IFAM, Mondragon Unibertsitatea, Copreci eta Magneti Ljubljana. Guztiak, urte betez aritu dira imanak gailu elektrikoetatik nola berreskuratu ikertzen, motorretarik, sorgailuetatik eta ordenagailuetatik, esaterako.

Lur arraroen imanak prozesu pulbimetalurgiko baten bidez egiten dira, hau da, materiala hauts moduan dagoela, hainbat teknologia erabiliz prozesatzen da, konpresio bidezko moldaketa, injekzio bidezko moldaketa, trinkotzea edo sinterizazioa, besteak beste.

Ceit Zentro Teknologikoa aditua da arlo horretan eta, ondorioz, batetik, bera arduratu da hauts moduan materiala fabrikatzeaz bizitza baliagarriaren bukaeran dauden imanetatik gasarekin atomizazio prozesu bat baliatuta eta, bestetik, laborategiko eskalako imanak egiten parte hartu du, konpresio bidezko moldeatuz.

Sektore askorentzako irtenbidea

Partzuergoak garatutako soluzioa hainbat sektoretan erabili ahal izango da, hala nola automobilgintzan, elektronika industrialean, kontsumo-elektronikan, robotikan, aeronautikan, tresna medikoetan, neurtzeko tresnetan eta abarretan. Gainera, oso industrializatutako eskualdeak, hala nola Euskadi, lur arraroen imanen inportatzaile garbiak dira, eta, beraz, balio-katearen maila guztiak hartzen dituen birziklatze-sare bat sortzeko aukera ematen du proiektuak, tokian-tokian edo nazioan.

Cheapremag proiektuari esker, nazioarteko mendekotasuna murriztuko da (eta, ondorioz, hornikuntza eskasiaren arriskua), eta baita ingurumen inpaktua, hondakinen sorrera eta karbono emisioena ere, ekonomia zirkularra sustatuko da, eta imanen prezioaren hegazkortasun txikiagoa ahalbidetuko da Txinaren erdi-monopolioa ez den beste aukera bat irekitzen duelako.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte