TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Fabrikazio gehigarria tren-azpiegituren bizitza baliagarria areagotzeko eta kostuak murrizteko

Fabrikazio gehigarria tren-azpiegituren bizitza baliagarria areagotzeko eta kostuak murrizteko

27 | 02 | 2023

Ceit Zentro Teknologikoak martxan jarri du LIFERAIL proiektua, goi abiadurako trenbideen eta tranbiaren errailen bizitza baliagarria luzatzeko eta, aldi berean, haien mantentze-lanak eta ingurumen-inpaktua murrizteko helburuarekin.

Proiektuak 3 urte iraungo ditu eta kostuak eta ingurumen-inpaktua nabarmen murriztea du xede.

Donostian, 2023ko otsailaren 27an. Europan, tren-sistemaren mantentze-lanen kostu balioetsia urtean 10.000M€-tik gorakoa da. Mantentze-lanen erabakiak aldizka egiten diren ikuskaritzetan oinarritzen dira, zeinak osagaiaren egoera zehazte duten atalase batzuekiko. Oro har, trenbidearen kilometro bat eraikitzearen kostuaren %40 dagokio errailaren kostuari. Beraz, errailen bizi-zikloa hobetzeak zuzenean ekartzen du aurrezpen ekonomikoa eta energetikoa.

Testuinguru horretan jaio da LIFERAIL, Fabrikazio Gehigarriarekin (FG) haiek konponduz ez-ohiko erabilera baldintzak dituzten goi abiadurako (GA) trenen eta tranbien errailen bizi-zikloa luzatzeko xedea duen proiektua. Helburu hori lortzeko, fabrikazio gehigarri bitartez konpoNketa hiri inguruetara edo zirkulazio betekizun oso zorrotzak dituzten inguruetara nola eraman ikertuko da. Ondorioz, mantentze-kostuak murriztea eta mantentze-eragiketen jasangarritasuna bermatzea espero da. Gainera, zirkulazioko segurtasuna bermatuko da eta ingurumen-inpaktua gutxiagotuko da.

Erraila konponketa Fabrikazio Gehigarri bitartez

Proiektua aurrera eramateko, bi estrategia osagarri jarriko dira martxan. Batetik, erraila Fabrikazio Gehigarri (FG) bitartez konpontzea, kostuak eta ingurumen-inpaktua nabarmen murrizten duena, izan ere, errail tramu berriak fabrikatu, garraiatu eta instalatu ordez tokian bertan konpontzen baitira FG bitartez, eta korrosioa eta higadura aurreikusteko eredu bat garatzen. Bestetik, eta errailen bizitza luzatzeko helburuarekin, mantentze prediktiboko estrategiak garatu nahi dira, errailak FG bitartez konpontzearen eragina aintzat hartuta, horri esker, prozesuak optimizatu eta kostuak murriztu ahal izango baitira.

Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioak (CPP2021-008681), lankidetza publiko-pribatuko programen esparruan finantzatutako proiektua 2022 bukaeran hasi zen, 3 urte iraungo ditu, eta ArcelorMittal-ek zuzenduko du. Ceit Zentro Teknologikoa, dagoeneko LIFERAILen erabili diren teknologiekin zuzenean lotutako beste proiektu batzuk zuzendu dituena, da proiektuaren koordinatzaile teknikoa. Honekin batera, hurrengoek ere hartzen dute parte: COPASA, Ga-ko lineen mantentzeaz arduratzen den azpiegituren eraikitzailea; METROTENERIFE, tranbia lineen kudeatzailea; eta IDONIAL Fundazioa, trenbideetan erabiltzen diren materialak karakterizatzean, saiakera-banku aurreratuen konponketak balioztatzean eta korrosio eta higadurak eragindako narriaduran ebaluazioan aditua.

Hauts material berriak

Are zehatzago, Ceiten zereginak izango dira: altzairu gradu desberdinak konpontzeko metal hauts material berriak garatzea, egungo soldadura metodoekin alderatuta kalitate eta iraunkortasun prestazio hobeak dituzten DED-laser teknologia duen erraila konpontzeko sistema garatzea eta mantentze prediktiboan oinarritutako errailen bizi zikloa aztertzek software tresna bat garatzea.

Proiektuarekin errailak ordezkatzeko denbora luzatu nahi da, haiek fabrikazioan ingurumen-inpaktua murrizten delarik. Gainera, haien bizi baliagarria agortu ondoren baztertuko diren errailak hautsean dagoen material berria sortzeko erabili ahal izango dira, FG bitartez konpontzeko. Horrek mesede egingo dio ekonomia zirkularrari.

Ceit-i buruz

Ceit irabazi asmorik gabeko zentro teknologikoa da, Nafarroako Unibertsitatearen ekimenez sortua, 1982an. Fabrikazioan, mugikortasunean, digitalizazioan eta ekonomia zirkularrean espezializazio altuaz baliatzen da ikerketa aplikatuko industria proiektuak garatzeko, enpresekin elkarlanean. Halaber, ikerketa aplikatuan bikaintasuna sustatzen du ekoizpen zientifikoaren bitartez, dibulgazio zientifikoko zein teknikoko foruetan eta industria ikerketa proiektuen esparruan doktoretza prestakuntzan parte hartuz. Basque Research and Technology Alliance (BRTA) delakoaren kide da.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte