TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Ceitek Doitasun handiko Laserraren Nazioarteko Biltzarra ekarriko du Donostiara

Ceitek Doitasun handiko Laserraren Nazioarteko Biltzarra ekarriko du Donostiara

24 | 10 | 2023

Laser bidezko doitasun handiko mikrofabrikazioko munduko biltzarraren 25. edizioa antolatuko du Ceitek 2024ko ekainaren 22 eta 14 bitartean, Donostiako Kursaal jauregian.

Laser bidezko mikrofabrikazioaren, etorkizuneko teknologien eta etorkizuneko laser merkatuaren inguruko eztabaidagune eta elkarlanerako topagune bat eratzea da LPM2024 biltzarraren helburu nagusia.

Orain arte, LPM biltzarra mundu osoko hainbat hiritan egin da, Kioto eta Washington DC, besteak beste.

Donostian, 2023ko urriaren 24a. Miniaturizazioa eta doitasun handia oinarrizko baldintza bihurtu dira industria prozesu eta produktu ugaritan. Testuinguru horretan, laser bidezko mikrofabrikazioaren ikuspegiaren erabilerak gero eta jakin-min handiagoa ari da eragiten zientzia eta industria arloetan. International Symposium on Laser Precision Microfabrication (LPM) jardunaldia arlo horretako biltzar nagusia bilakatu da, eta azken 25 urteotan Japonian eta beste hainbat herrialdetan antolatu da. Orain arte, LPM biltzarra mundu osoko hainbat hiritan egin da, Kioto eta Washington DC, besteak beste.

Biltzarraren 25. urtemuga

Ekainaren 11tik 14ra ospatuko da biltzarraren 25. urtemuga, Donostiako Kursaal jauregian, LPM2024 izenburuarekin, Ceit zentro teknologikoaren eskutik. Biltzarraren helburu nagusia laser-materia elkarrekintzaren funtsezko alderdiei eta laser bidezko materialen prozesamenduaren egungo egoerari buruzko eztabaida-gunea eskaintzea da. Horretarako, mundu osoko zientzialariak, azken erabiltzaileak, laser fabrikatzaileak eta industriako adituak bilduko ditu honek.

LPM2024 hau laser bidezko doitasuneko mikrofabrikazioaren oinarrizko jakintzak ulertzen zein laser bidezko mikrofabrikazioko etorkizuneko teknologien haiek merkatuan izan ditzaketen aplikazioen eztabaidagune gisa funtsezkoa izatea espero da.

Ceitekin batera, haren sorleak ere hartu du parte biltzar honen antolaketan: Japoniako JLPS (Japan Laser Processing Society) elkartea, hain zuzen ere. Halaber, ekitaldia antolatzen hurrengo erakundeek hartu dute parte: BRTA (Basque Researh Technology Alliance), Aimen, Secpho, Tekniker eta Universidad de Barcelona. 

Izen ematea eta ekarpenak bidaltzeko epea irekita dago

Gaurtik aurrera dago izen-ematea irekita Biltzarraren webgunearen bitartez. Laburpenak bidaltzeko epea 2024ko urtarrilaren 31n bukatuko da, eta ingelesa izango da LPM2024 biltzarraren hizkuntza ofiziala.

Ceitek mundu osoko ikertzaileei, ingeniariei eta industriako adituei emango die ongi etorria Donostian, laser bidezko doitasun handiko mikrofabrikazioan azken berrikuntzak aztertzeko, industria modernoarentzat ezinbestekoa den berebiziko eremu hau ezagutzen jarraitzeko eta jakintzen hartu-emana eta lankidetzarako aukera bakunak eskaintzeko.

Ceit-i buruz

Ceit irabazi asmorik gabeko zentro teknologikoa da, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) delakoaren kide,eta Nafarroako Unibertsitatearen ekimenez sortu zen 1982an. Fabrikazio aurreratuan, mugikortasun jasangarrian eta digitalizazioan espezializazio altuaz baliatzen da ikerketa aplikatuko industria proiektuak garatzeko, enpresekin elkarlanean.

Halaber, ikerketa aplikatuan bikaintasuna sustatzen du ekoizpen zientifikoaren bitartez, dibulgazio zientifikoko zein teknikoko foruetan eta industria ikerketa proiektuen esparruan doktoretza prestakuntzan parte hartuz.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte