TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver 20190924_ceit_ceit-ik4-trabaja-proyecto-que-permitira-reducir-consumo-electrico-trenes-infraestructura-ferroviaria

Tren eta trenbideetako azpiegituren kontsumo elektrikoa murriztu ahal izateko proiektuan dihardu lanean Ceit-IK4 zentroak

Tren- eta trenbide-sistemen optimizazio energetikoa

Descripcion de la imagen
24/09/19 16:43

Ceit-IK4 zentroko ikertzaileak tren- eta trenbide-sistema osoko elektrizitate-kontsumoa optimizatzen lagunduko duen proiektuan ari dira lanean. Horretarako, sistemaren kontsumo energetikoa ahalik eta minimoen izatea erdietsiko duen tresna garatzen ari dira: tren-gidariari gidatzeko modu eraginkorrenei buruzko aholkuak emanez, edota beharraren arabera egokitzen den hornidura elektrikorako kontraturik onena zein den erabakitzen lagunduz. Erronka horiei helduz gero, energiaren optimizazioan aurrera egin ahal izango da, beste hainbat sektoretan egiten den moduan, eta, aipatzen dugun sektorea zein den aintzat hartuta, aurreztuko den energia kopurua handia izango dela jakinik.

Ceit-IK4 zentroaz gain Vías y construcciones enpresak eta Kataluniako Generalitateko Ferrocarrils sailak parte hartzen duten Opticon proiektuak tren- eta trenbide-sistemarentzat egokienak diren ereduak eskainiko ditu: potentzia-hornidura, trakzio-sistemaren kontsumoa, eta galgatze-energiaren berrerabilpena. Hori lortu ahal izateko, trenbide-sare osoko eredura egokitzen den softwarea ari dira lantzen ikertzaileak, simulazioak egin ahal izateko eta trenen eta trenbideen atazetako hainbat alderditan kontsumo energetikoa nola optimiza daitekeen ikusteko. Horrela, eraginkortasun energetikoan aurrera egin nahi da, tren eta trenbideetako atazekin lotutako kostuak murriztuz.

Opticon proiektuaren arduradun eta Ceit zentroko ikertzaile den Pablo Ciaurrizek azpimarratu du berrikuntza honek sekulako jauzia egitea ekarriko duela trenaren sektoreko eraginkortasun energetikoan. Energia kontsumo handia egiten duen sektorea izanik, enpresen kostu osoaren %15 izatera ere iritsi daiteke. Horren guztiaren garrantzia are handiagoa da ingurumena aintzat hartuz gero, gasen isuriak murrizteko beharra kontrajarrita baitoa baitzaio garraioak geroz eta energia gehiago behar izatearekin. Hori horrela, eraginkortasun energetikoa areagotuz gero, trenak garraiobide ekologikoago eta lehiakorragoan bilakatuko dira.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte