TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Ceitek presentzia nabarmena izango du Rail Live 2023an, trenbide-industriaren nazioarteko azoka nagusian

Ceitek presentzia nabarmena izango du Rail Live 2023an, trenbide-industriaren nazioarteko azoka nagusian

23 | 11 | 2023

Ekitaldiak Madrilen bilduko ditu azaroaren 29tik abenduaren 1era IFEMAren erakustazokan (Madril) maila globalean trenbide-industrian liderrak diren eragile, aditu eta enpresa nagusiak.

Ceit zentro teknologikoak espazio propio bat izango du (Stand C092), eta, bertatik, sektorerako dituen konponbideak erakutsiko ditu.

Ceitek espazioa partekatuko du InspectRailekin, trenbide-azpiegituren ikuskaritzan eta monitorizazioan espezializatutako zentroak abiarazi berri duen startuparekin.

Besteak beste, CAF, Siemens, Ingeteam eta Alstom munduko tren-sektoreko lider eta aditu nagusiak bilduko dira azaroaren 29tik (asteartea), abenduaren 1era (ostirala), Madrilgo IFEMAren erakustazokan egingo den Rail Live! nazioarteko azokaren edizio berrian.

Erakusketa-gunearen barruan, sektoreko berrikuntza-sorta osoa erakutsiko da: ingeniaritza zibiletik edo eraikuntzatik hasi eta trenbideko edo material ibiltariko berrikuntzaraino. Horrela, nazioarteko trenbide-sektoreko stakeholder nagusien topagune izango da ekitaldia (azpiegitura-kudeatzaileak, operadoreak, OEMak, mantentze-zerbitzuen hornitzaileak, etab.).

Ceit, tren-enpresentzako aliatu teknologikoa

Ceit teknologia-zentroak, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kideak, 35 urte baino gehiago daramatza sektoreko enpresa eta erakunde nagusiekin lankidetzan, eta ekitaldian presentzia nabarmena izango du stand propio baten bidez, bere startup InspectRail kaleratu berriarekin batera. Startup horrek trenbide-mantentze digitalaren eraldaketarako ikuskapen-soluzioak garatu eta merkaturatzen ditu.

C092 standean duen espaziotik, zentro teknologikoak sektoreko enpresei eskaintzen dizkien soluzio guztiak erakutsiko ditu, besteak beste, honako arlo hauetan: optimizazio energetikoa, trenbide-dinamika, mantentze adimenduna, materialak eta prozesuak, Big Data, posizionamendua eta nabigazioa.

InspectRail, etorkizunerako bide berri bat 

InspectRail trenbideen azpiegituren funtzionamendua, kudeaketa eta mantentze-lana optimizatzeko soluzio integral aitzindaria da. Ikuspuntu horrek trenbideen azpiegituraren egoeraren ikuspegi osoagoa eta xehatuagoa ematen digu, eta sektorean efizientzia zein segurtasunaren hobekuntzan mugarria ekarri du.

Bidearen geometriaren eta kalitatearen ebaluazioa, errailaren higadura, haririk gabeko komunikazioen egoera, pantografoaren eta katenariaren arteko elkarrekintza dinamikoa, seinaleen eta landaretzaren egoerak dira Inspectrailek aztertzen dituen alderdietako batzuk, istripuak prebenitu, arriskuak murriztu eta eragiketen efizientzia hobetzeko.

Etorkizuneko garraioaren azoka

Rail Livek trenbide-balio-kate guztiak biltzen ditu, bai azpiegitura-kudeatzaileak, bai alta-abiadura, aldiriko eta metroko operadoreak, bai material ibiltariaren enpresak, garraio-partzuergoak eta I+G+Bko ikertzaileak, sektore horretan berrikuntza, inbertsioa eta eraldaketa digitala sustatzeaz arduratzen direnak. Ekitaldiak biltzar-programa bat du, sektorearen joerak islatzen dituena eta hamabi gai nagusi biltzen dituena: seinaleztapena, zibersegurtasuna, aktiboen kudeaketa, jasangarritasuna, energia, mega proiektuak edo adimen artifiziala.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte