TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Bizkarrezurreko ebakuntza seguruagoak, robotei eta adimen artifizialari esker

Bizkarrezurreko ebakuntza seguruagoak, robotei eta adimen artifizialari esker

23 | 05 | 2023

Ceit zentro teknologikoak Cyber Surgery enpresa buru duen MIRAIA proiektuan parte hartzen du. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatuta, proiektuak ornoen ebakuntzen arriskuak murriztea du helburu, roboten zehaztasunari eta adimen artifizialak ikasteko duen gaitasuna hobetzeari esker.

Pertsonen bizi-kalitatea galtzeko arrazoi nagusietako bat bizkarreko arazoak dira, eta, horretarako, pertsona askok ebakuntza bat behar dute, finkapen transpedikularra izenekoa. Torlojuen bidez orno-multzo baten arteko mugimendu erlatiboa finkatzen duen ebakuntza oso zaila da, tartean bizkarrezur-muina bezalako nerbioak daudelako.

Ebakuntzaren zehaztasuna hobetzeko eta arriskuak murrizteko asmoz, MIRAIA proiektua sortu da, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Lankidetza Publiko-Pribatuko 2022 Proiektuak programak finantzatua.

Cyber Surgery enpresak gidatzen du proiektua, eta irtenbide teknologikoak garatuz pazienteen bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Zehazki, robot laguntzaile kirurgiko batean ari dira lanean, hainbat ebakuntzetarako, eta proiektuaren emaitzak integratuko ditu.

Ceit zentro teknologikoa, bestalde, arlo horretan lanean aritu da 2013an Egile Taldearekin egindako hasierako proiektutik, eta Cyber Surgeryri lagundu dio bere laguntzaile kirurgikoa garatzen. MIRAIA proiektuarekin adimen artifizialaren arloan gertatzen ari den iraultza aprobetxatu nahi da, laguntzaileak modu adimentsuagoan eta seguruagoan jardun ahal izan dezan ebakuntza-gelan.

Pazientea eta ingurunea monitorizatzeko sistemak

Proiekturako bi tresna garatuko dira. Lehenengoa pazientearen mugimendua monitorizatzeko sistema bat da, eta bereziki garrantzitsua da robotizatutako ebakuntzek arrakasta izateko. Sistemak gai izan behar du pazientearen mugimendua denbora errealean neurtzeko eta erregistratzeko, eta robotari informazio zehatza emateko; horrela, robotak nahi ez den edozein mugimendu konpentsatu ahal izango du, ebakuntza seguru eta zehatza bermatzeko

Bestalde, ingurune kirurgikoa monitorizatzeko tresna bat garatuko da. Sistema horri esker, robotak inguruaren ikuspegi osoa izango du, eta ebakuntza-gelan dauden objektuen eta pertsonen kokapen zehatza ezagutuko du. Era berean, modu adimentsuagoan eta malguagoan jarduteko aukera emango dio.

Bi tresna horiek nabarmen hobetuko dute robotizatutako ebakuntzaren zehaztasuna eta segurtasuna, eta horrek mesede egingo die pazienteari eta ebakuntza burutzen duen taldeari.

Hainbat sektorerentzako irtenbidea

Populazioaren zahartzearen eta produkzio-prozesuen malgutzearen ondorioz, industria-enpresek sistema robotikoekiko duten interesa handitu egin da, robot kolaboratiboen kasuan, adibidez. Seguruak diren arren, ez dira gai beren ingurunea hautemateko eta portaera egokitzeko. Aldiz, MIRAIA proiektuaren esparruan garatuko den soluzioa gai da horretarako, eta medikuaz bestelako eremuetan aplikazio berriak egiteko ere balioko du.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte