TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver 20191122_ceit_gana-premio-citic-censa

Ceit-IK4 zentroak Citic Censa saria eskuratu du

Galiziako Xuntak eta Telefónicak sustatutako Galicia Open Future ekimenaren baitan

Descripcion de la imagen
22/11/19 12:38

Galiziako Xuntak eta Telefónicak sustatutako Galicia Open Future ekimenaren baitan, Ceit-IK4 zentroa eta Siali enpresa iza dira Citic Censa sarien irabazleak. Enpresa metalurgikoek mundu guztiko meategietarako fabrikatzen dituzten pieza lauetako zulaketan sortzen diren arazoak ebazteko orduan Ceit eta LinqCase erakundeek elkar uztartuta soluzioak topatzeko izan duten gaitasuna saritu du epaimahaiak.

Diego Borro, Aiert Amundarain, Ibon Iribarren, Javi Pérez eta Angel Iglesia ikerlariak izan dira proiektuaren egileak, eta gainazalaren irregulartasunari lotuta pieza lauak zulatzeko izaten diren arazoei irtenbideak bilatzen saiatu dira. Horretarako, zulaketa-makinaren buruan txertatzen duten ikusmen-sistema proposatu dute, gainazalaren irregulartasunak antzemanez birkalkulatzen diren datuei esker makinaren kontrol-programa moldatzeko aukera ematen baitu.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte