TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver 2020_04_24_noticia_CEIT_banco-ensayos-vuelo-en-tierra

Ceit, Airbus eta Cetest erakundeak elkarlanean ari dira hegazkinen hegaldi-baldintza errealak lurrean errepikatuko dituen saiakuntza-bankua lortzeko nahian

Proiektu hau Europako XXI. mendeko aeronautika-sektorea bideratzen ari den Clean Sky programaren baitan txertatu da

Descripcion de la imagen
22/04/20 09:33

TR4EMACS izeneko proiektu honen helburua da lurretik hegaldi-baldintza errealistak egitea ahalbidetuko duen saiakuntza-banku malgua eta baliabide nahikoz hornitutakoa sortzea. Horri esker, zortzi eragile elektromekanikoren etekin mekaniko nahiz elektrikoa aldi berean probatu ahal izango da. Aleroi, spoiler, winglet eta flap-tab hegal-osagaietako (ezker nahiz eskuin) eragileak aztertu ahal izango dira saiakuntza-banku honekin. Moduluka diseinatu da, eta eskalan egin daitekeenez, tresna eta lan-taldeak uztartzea ahalbidetzen du, eta azpisistema bakoitzaren analisi xehatua egin daiteke.   Saiakuntza-analisien k

opurua maximizatzeko bi eragiketa-modu inplementatuko dira: batetik independentea (eragileak energia-iturri industrialetara konektatuz), eta txertatua bestetik (eragileak hegazkinean bertan dagoen elektrizitatea hedatzeko tresnara konektatuz).

Kostuak asko murriztea ekarriko du saiakuntza-banku honek, baita hegazkinetako piezen, instalazio elektrikoen, hegalen kontrolerako gainazalen eta bestelako ekipamenduaren fidagarritasuna bermatzeko bidean aurrerakuntza handia ere, inoren bizitza arriskuan jarri gabe muturreko baldintzetan probatzeko aukera eskainiko baitu.

Aeronautika sektoreko berrikuntza hau Airbus enpresaren, Gipuzkoako Ceit zentro teknologikoaren eta entsegu eta analisietarako Cetest zentroaren arteko elkarlanetik gauzatuko da. Izan ere, elkarren artean ari baitira garatzen TR4EMACS proiektu europarra, Europako aeronautika sektorearen etorkizuneko oinarriak finkatzen ari den Clean Sky ekimen europarraren baitan kokatutakoa.

Proiektu honek Clean Sky 2 Joint Undertaking-en finantziazioa jaso du, Europar Batasunaren Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren esparruan, 738110 zenbakiko diru-laguntzarako akordioaren indarrez.

Proiektu honek Clean Sky 2 Joint Undertaking-en finantziazioa jaso du, Europar Batasunaren Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren esparruan, 738110 zenbakiko diru-laguntzarako akordioaren indarrez.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte