TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver 2020_07_20_noticia_CEIT_CEMAP

Material berrien garapen-proiektua Euskadiko zentro teknologikoetan eta unibertsitateetan, elementu diferentzial moduan erabiltzeko

 

Descripcion de la imagen
20/07/20 23:06

Fabrikazio Aurreratuko prozesuetan erabiltzeko prestazio altuko material zeramikoak eta metalikoak garatzeko asmoa du martxan jarri berria den CEMAP proiektuak. Ehun industrialarentzat lehentasunezkoak diren beharrak asetzeko asmoz sortu da, eta Europako beste hainbat eskualdeekin alderatuta eskaintza diferentziatua egin ahal izatea bermatuko duten balio erantsi altuko soluzioak eskaini nahi dira, euskal enpresen posizionatze abantailatsua erdietsiez, eta Basque Digital Innovation Hub erakundeko Material Aurreratuen Nodoa osatzen duten hainbat aktiboren gaitzean eta koordinazioan lan eginez.

Ceit zentroaren gidaritza daraman proiektuaren partzuergoan sartuta daude Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kide diren Azterlan, Tecnalia, Lortec eta Tekniker, baina baita UPV/EHUko hainbat departamentu (Materia Kondentsatuaren fisika, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Magnetismoa eta Materialen Fisika), Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta EIPC (Eibar Precision Casting) erakundeko Enpresako I+G Unitatea bera ere. Balio erantsi altuko material aurreratu berrien garapena eta ekoizpen-prozeduren hobekuntza jorratzen ditu partzuergo honek, bereziki garraioaren, aeronautikaren, energiaren eta makina-erremintaren sektoreetara bideratuta.

Hauek dira CEMAP proiektuaren helburuak:

  • Korrosioarekiko eta higadurarekiko erresistentzia handiko entropia altuko aleazioen (HEA) garapena, altzairuzko tresnen (higadurarekiko erresistentzia) eta superaleazioen (tenperatura altuekiko propietate mekanikoak eta korrosioarekiko erresistentzia altua) artean dagoen hutsunea betetzeko asmoz.
  • Entropia altuko eta ertaineko aleazioak, harikortasun handikoak, egiturazkoak diren osagarriak arinagoak izan daitezen.
  • Entropia altuko eta funtzio anitzeko aleazio berriak diseinatu, formarekiko memoriarekin (SMA), eta Fabrikazio Gehigarri bidez ekoiztu.
  • Superaleazioetan soldagarritasuna eta hainbat propietate mekaniko (creep edota korrosioarekiko erresistentzia, kasu) hobetzea, tenperatura altuak aplikatu ahal izateko. Horrela, fabrikatu diren osagarrien iraunkortasun eta segurtasun baldintzako hobetuko direlako.
  • Fabrikazio gehigarriko teknologien bitartez muturreko baldintzetan prozesatuko diren cermet eta material zeramikoak garatzea.
  • Geruza isolatzaile zeramikoaz estalitako partikula magnetiko bigunak garatu, dituzten propietateetan hobekuntzak erdietsiz.
  • Ezaugarri berezi eta paregabeak dituzten aleazioak ekoiztu atomizazioaren bitartez, ohiko aleazioak (kobaltoan oinarritutako superaleazioen moduko elementu kritikoak barne) ordezkatzeko asmoz.

CEMAP proiektuarekin, Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sarea osatzen duten kideez eratu den partzuergoak Material Aurreratuen eta eurekin lotutako belaunaldi berrieneko Fabrikazio Teknologien esparruko I+G+b talde europarren artean aitzindari izatera iritsi nahi da.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte