TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver 2020_20_04_noticia_CEIT-Ceit-colabora-gestion-test-coronavirus

Osakidetza, BiomaGUNE, Tecnalia eta Ceit erakundeak elkarlanean Koronabirusa detektatzeko testen kudeaketan

Miramongo Parke Teknologikoan kokatzen diren BRTAko hiru zentroek pandemiaren aurkako borrokan bioteknologian egiten duten ekarpena indartzen dute

Descripcion de la imagen
20/04/20 15:07

Gipuzkoak duen ikerkuntza-azpiegiturari probetxua atera nahian, eta indarrak uztartzeko asmoz, Osakidetza, Biomagune, Tecnalia eta Ceit erakundeek lankidetzarako mekanismoa eratu dute, Ceit zentroak Miramongo parkean dituen ingeniaritzako laborategiak erabiliz COVID 19 pandemiari aurre egiten saiatzeko.

Hala, osasuneko agintaritzen eskaerei kasu eginez, birus-garraiorako bideak prestatzen ari dira sendagileei laginak hartzen laguntzeko asmoz. Laborategietan prestatutako antibiotiko-koktelez osatuta daude, eta gaixoari hartutako laginak analisiak egiteko laborategira garraiatzeko balio dute. Eginkizun horiek BRTA moduko bestelako zentroekin batera burutzen ari dira, Osakidetzak jarraipen estua egiten diela.

Egunean 2000 - 3000 unitate ekoiztea espero da

Prestatzen ari diren garraiobide horiek segurtasun biologikoa duten kabinetan egiten dira, sortzen diren hodiak erabat esterilak direla bermatzeko, gaixoei hartutako laginekin nahastea ekidinez.  Hiru antibiotikoz (gentamizina, vankomizina eta B-anfoterizina) osatutako koktela prestatzen da kabina horietan, eta hodietan sartzen dira, poliki itxiz. Horrela, beharrezkoa den hornidurarako prest egongo dira.

Ceit zentroko Biogailuak eta MEMS ikerketa-arloko zuzendari den Sergio Aranak azpimarratu duenez, “guretzat oso ohiko zeregina da, egunerokotasunean antzeko prozedurak burutzen baititugu; horregatik, eginkizun hauetan Osakidetzarekin lankidetzan jarduteko modua genuela ikusirik, ez genuen inolako zalantzarik izan gure laborategiak osasun-agintarien esku uztea erabakitzerakoan”.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte