TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Ceitek industria osagaien ingurumen inpaktua murrizteko gainazal funtzionalek proiektu bat koordinatzen du

Ceitek industria osagaien ingurumen inpaktua murrizteko gainazal funtzionalek proiektu bat koordinatzen du

20 | 02 | 2023

Ceitek Bilasurf europar proiektua koordinatzen du, 3D gainazal konplexuen laser funtzionalizazio prozesua modu efizienteagoan eta jasangarriagoan garatzeko eta barneratzeko helburuarekin.

Proiektuak, 5,5 M€-ko finantzazioarekin, industria piezen marruskadura murriztea eta haien fabrikazioaren ingurumen aztarna hobetzea ditu xede.

Prototipo bat garatuko da sistema bateratu gisa, eta hartatik abiatuta eraikiko dira bi erakusle eraikiko dira, paraleloan probatuk direnak haien energia kontsumoa eta igortzen duten zarata neurtzeko.

Donostian, 2023ko otsailaren 21a. Gainazalen funtzionalizazioa sektore ugaritan ageri da, eta osagai eta sistemen etekina hobetzen du. Halere, industriako pieza konplexuei aplikatzeak hainbat desafio ditu, haien ekoizpenari, barneratzeari eta ingurumenean duen inpaktuari lotutakoak.

BILASURF proiektuaren helburua gure erronkei erantzun bat ematea da. Horretarako, 3D pieza ertainen, handien edo forma konplexuko piezei laster funtzionalizaziorako prozesu bat garatuko eta barneratuko da. Horretarako riblets bio-inspiratuak erabiliko dira, industria piezen marruskadura murrizteko eta ingurumen aztarna hobetzeko neurrira egindakoak. Horrela, etekin handia bermatuko da, lineako monitorizazioaren laguntzarekin.

Prototipo bat eta bi erakusle.

BILASURF kontsortzioak sistema barneratu moduan diseinatuko du prototipo bat, zeinak barne hartuko duen laster prozesua eta testurizatu behar diren piezak manipulatzeko sistema, denbora errealean monitorizatzeko sistema berriaz gain.

Prototipo horretatik abiatuta, azken bi erakusle egingo dira, paraleloan. Ekimen honentzat aukeratuko diren bi erakusleak energia hidroelektrikoko turbinak eta industria haizagailuak dira, eta gainazal biologikoetan inspiratutako mikroegiturekin funtzionalizatuko dira, marrazo azalarekin esaterako, marruskadura murrizten duela ikusi baita.

5,5 milioi eurorekin finantzatua

BILASURF, Ceit Zentro Teknologikoak koordinatuta, HORIZON EUROPE Europako Programan sartzen da, eta 5,5 Milioi euroko finantzazioa du. Hurrengoek ere hartu dute parte proiektuan: Asociación de Investigación Metalúrgica del Noroeste, Fraunhofer Zentro Teknologikoa, Fusion Bionic GMBH, Bionic Surface Technologies GMBH, Supergrid Institute, Global Hydro Energy GMBH, Ziehl-Abegg SE, Workshop of Photonics y Southern European Cluster in Photonics and Optics.

2025ean, proiektua bukatutakoan, industriako osagaien energia kontsumoa murriztu izana da helburua, haien etekina areagotzen - turbinen eta antzerako elementuen kasuan - eta hondakinak murriztuz, fabrikatze prozesu garbia delako.

Ceit-i buruz

Ceit irabazi asmorik gabeko zentro teknologikoa da, Nafarroako Unibertsitatearen ekimenez sortua, 1982an. Fabrikazioan, mugikortasunean, digitalizazioan eta ekonomia zirkularrean espezializazio altuaz baliatzen da ikerketa aplikatuko industria proiektuak garatzeko, enpresekin elkarlanean. Halaber, ikerketa aplikatuan bikaintasuna sustatzen du ekoizpen zientifikoaren bitartez, dibulgazio zientifikoko zein teknikoko foruetan eta industria ikerketa proiektuen esparruan doktoretza prestakuntzan parte hartuz. Basque Research and Technology Alliance (BRTA) delakoaren kide da.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte