TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver 20191219_ceit_autopista-futuro-euskadi

Ceit zentroak etorkizuneko autobidea instalatu du Euskadin

Erabat autonomoak diren gidatze-sistema kooperatiboak iristeko oinarriak ezarriko dituzte

Descripcion de la imagen
19/12/19 12:07

Ceit zentroko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ikerlariak (Alfonso Brazalez eta Olatz Iparraguirre) C-Mobile proiektuan buru-belarri dihardute. Garraio-sistema adimentsu kooperatiboak (C-ITS) inplementatzeko helburua du proiektu horrek, mugikortasunak etorkizunean izango dituen erronkei aurre egin ahal izateko.

Etorkizun hurbilean mugikortasunaren ardatz izango den ibilbide-ibilgailu konexiorako sistemen saiakuntza-banku dira Europako zortzi hiri. Aurrerakada horiei esker, automobil autonomoa izateko geroz eta hurbilago gaude, edo, adibide soil modura, geroz eta hurbilago dago gure helmugan non aparkatuko dugun kezkatzeari utziko diogun eguna.

Arlo honetan, etorkizuneko mugikortasunerako Garraio Sistema Adimentsuak (ITS) garatzeko ikerketak egiten ditu Ceit zentroak, eta C-ITS zerbitzuak Bilbon barrena zabaltzeko lanak bere gain hartu ditu. Ikertzaileok, erabat autonomoak diren gidatze-sistema kooperatiboak iristeko oinarriak ezarriko dituzten ibilgailu barruko nahiz kanpoko komunikazioak eta errepideen monitorizazio-sistemak garatzen ari dira. Horretaz gain, autobusen eta txirrindularien arteko elkarbizitza erraztuko duen ikusmen urriko puntuen detekziorako zerbitzua ere abian jarri dute, baita aparkatzeko plazak bilatzeko zerbitzua ere.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte