TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Ceit izan da Bikaintasuneko Zentro Teknologikoentzako Cervera deialdiaren onuradun nagusia

Ceit izan da Bikaintasuneko Zentro Teknologikoentzako Cervera deialdiaren onuradun nagusia

17 | 04 | 2024

Ceit Zentro Teknologikoa izan da 2023an Bikaintasuneko Zentro Teknologikoentzako Cervera deialdiaren onuradun nagusia, hiru proiektutan parte hartuz eta horietako bat gidatuz.  

Ceit ek 2,3 milioi euroko dirulaguntza jaso du FABRICARE, MADISON eta CICERO proiektuetarako.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak iragarri berri duen 2023ko Bikaintasuneko Zentro Teknologikoentzako Cervera deialdiaren behin betiko ebazpenak finantzaketa nabarmena esleitu du Espainiako ikerketa- eta garapen-proiektuetarako. Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren (MRR) NextGenerationEU funtsekin finantzatutako 38,3 milioi euroko ekarpen publikoa duten 12 proiekturi eman zaie dirulaguntza, Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) esparruan. Plan horrek berreraikuntza ekonomiko sendo, inklusibo eta erresilienterako eta datorren hamarkadako herrialde-egiturei erantzuteko ibilbide-orria taxutzen du.

Ceit, deialdiaren onuradun nagusia 

Ceit zentro teknologikoa, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kidea, izan da deialdiaren onuradun nagusia, hiru proiekturentzako laguntza lortu baitu, horietako bat gidatuz. 

FABRICARE: Fabrikazio kolaboratiboa, segurua eta adimenduna

Zehazki, Ceit FABRICARE (Fabrikazio kolaboratiboa, segurua eta adimenduna interfaze aurreratuen, robotikaren eta biki digitalen bidez) proiektuaren buru da. 3,4 milioi euroko dirulaguntza jaso du, eta CTC, Tecnalia, Ikerlan eta Aidimme enpresek ere parte hartzen dute. Proiektuak apirilaren 10ean izan zuen partzuergoko lehen bilera, eta helburu nagusia elkarlaneko inguruneetan fabrikazio adimendunaren barruan teknologia desberdinak aintzat hartuko dituzten lan-ildoak ikertzea eta garatzea da.

CICERO: Zibersegurtasuna etorkizuneko sarerako
Bestalde, Gradiant buru dela, Ceit CICERO proiektuan ere parte hartzen ari da (Etorkizuneko sarerako zibersegurtasun arloko kontraneurrien adimentsuak), I2Cat, Fidesol, eta ITCLekin (Gaztela eta Leongo Zentro Teknologikoa) batera, eta 3,5 milioi euroko dirulaguntza jaso du. Zehazki, proiektu honen helburua  zibersegurtasuneko I+G+Bko programa estrategiko bat abian jartzea da, transferentziara bideratua, zibersegurtasuneko talentu ikertzailea sortu eta erakartzearekin osatuko dena.

MADISON: Fabrikazio gehigarri digitalizatua eta jasangarria
Azkenik, Ceit Aidimme buru duen MADISON (Manufaktura gehigarria, digitalizazioa eta jasangarritasuna) proiektuan parte hartzen ari da. Proiektu horretan CATEC (Garapen aeroespazialerako Andaluziako Fundazioa) eta Lortekek hartzen dute parte. MADISONek 3,2 milioi euroko dirulaguntza jaso du, eta Fabrikazio Gehigarriko teknologiek material metalikoei aplikatzen zaizkienean dituzten ikerketa-erronkei aurre egin nahi die, bikaintasuneko prestakuntzak parte hartzen duten zentroetako langileengan duen eragina handitu nahi du, bai eta talentua erakarri eta emaitzen irismena bultzatu ere, bai komunitate zientifikora bai enpresetara. 

Hiru proiektu horien artean, Ceit ek 2,3 milioi euroko dirulaguntza jaso du guztira, funtsezko hainbat alderdi teknologikori heltzeko eta Espainiako garapen industrial eta ekonomikorako arlo estrategikoetan berrikuntza bultzatzeko. 

Zentro Teknologikoentzako Cervera deialdiari buruz

Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroak (CDTI) kudeatzen duen Cervera deialdiaren helburua lankidetza publiko-pribatua sustatzea eta ezagutza transferitzea da, Espainiako berrikuntzaren ekosistemaren garapen eta hazkunde inpaktua sortzeko, bikaintasuneko zentro teknologikoak eta teknologia estrategikoetan laguntzeko eragileak gaitzen lagunduz. 

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte