Berriak eta Gertaerak
CAF, Ceit eta Tecnun erakundeek trenen kostuak eta entrega-epeak %20an murriztuko dituen proiektuan dihardute lanean
Unimodel programaren hastapeneko helburuak dira
Trenak trenbidean ibiltzeak eragiten dituen kostuak ezagutzea eta trenen bizi-zikloan zehar eragiten dituzten kostuak hobetzea dira Unimodel programaren hastapeneko helburuak. Programa honetan, CAF, Ceit eta Tecnun erakundeetako ikertzaileek dihardute lankidetzan. Proiektu honi esker, gainera, trenetan berrikuntza teknologikoak txertatzeak izan dezakeen eragina aztertu ahal izango da.
Proiektu honetan diharduten ikertzaileek, goian aipatutakoaz gain, trenen kostuak eta entrega-epeak %20an murriztea ahalbidetzeko modua ere landuko dute, fabrikatzaileen lehiakortasunean areagotu nahian. Horretarako, simulazioetako aurreikuspenak hobetuko dituztenez eta ibilgailuetako suspentsioaren diseinua optimizatuko dutenez, bidaiarien erosotasunean eta segurtasunean eragin itzela izango du, trenek trenbideetan eragindako kalteak biziki gutxituz.
Partzuergo hau osatzen duten kideen arteko osagarritasunari esker proiektuko emaitzak industriara bideratzea bermatuta dago, etorkizuneko trenen eraikuntzarako oinarriak ezarriz, beti ere kalitatearen, erosotasunaren eta segurtasunaren mesedetan.