TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver 2020_07_14_noticia_CEIT_tesis-kenny

Ceit zentroan aurkeztu den doktore-tesian, atomizazioaren bitartez lortu diren eta maiztasun altuetan erabiltzen diren osagai elektronikoen fabrikaziorako material berriak aztertu dira

Miramongo Parke Teknologikoan kokatu den Atomizaziorako Planta Pilotu berria inauguratu eta egun gutxitara aurkeztu da doktore-tesia

Descripcion de la imagen
14/07/20 23:19

Sektore industrialak aurrez aurre dituen hainbat erronka utzi zituen agerian Kenny Alvarez ikertzaileak aurkeztu zuen tesiak. Besteak beste, baliabide naturalen ustiaketa, materialen erabilera eraginkorra, edota enpresek kontsumitutako energia-kopurua eta igorritako gas kutsatzaileak murriztu beharra. Hainbat osagai elektroniko fabrikatzeko erabiltzen den material magnetiko bigunen erabilera da abiapuntua, kontuan hartu behar baita telekomunikazioen, energiaren, automozioaren eta elektronikaren sektoreetan asko erabiltzen direla.

Material magnetiko bigunen ekoizpena konplikatua izaten da, egitura espezifikoak behar izateaz gain, geometria konplexuak dituzten produktuak ere erabiltzen direlako, eta, halaber, horiek guztiak ekoizpen-beharretara egokitu behar direlako. Kenny Alvarez ikertzaileak aurkeztu zuen tesian material berriak eta fabrikazio-prozesu berriak aztertu dira, oraintxe aipatu ditugun zailtasunei aurre egin nahian. Hartara, gas bidezko atomizazioa proposatu du berak. Ekoizpen-prozedura berri horretan, metal urtua tanta txikietan banatzen da, solidotzen direnean partikula esferikoak izan daitezen. Hozte-abiadura altua lortzen da prozeduran, eta horri esker, ekoizpen-tasa handia da eta lortzen den produktua, berriz, biziki erakargarria.

Aleazio berrietarako emaitza interesgarriak aurkeztu dira tesiaren bitartez, atomizazioari esker, eta eskaintzen diren produktuen propietateak oso erakargarriak dira lehengai moduan erabili ahal izateko edota osagai elektronikoak (transformadore-nukleoak, adibidez) ekoizteko.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte