TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Euskadi - Nafarroa - Akitania Berria Euroeskualdeak komunikazio aurreratuen teknologia bultzatzen du

Euskadi - Nafarroa - Akitania Berria Euroeskualdeak komunikazio aurreratuen teknologia bultzatzen du

14 | 06 | 2023

Ceit zentro teknologikoak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin, ESTIA Addimadour-ekin eta LISI AEROSPACE Additive Manufacturing-ekin (LAAM) batera, maiztasun milimetrikoentzako zarata gutxiko anplifikadore bat garatzeko LNA-250 proiektuan hartu du parte.

Ceit zentro teknologikoko Zirkuitu Integratuen Diseinuko taldeak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (UPNA) Antenen Taldeak, ESTIA Addimadour Plataforma teknologikoarekin eta LISI AEROSPACE Additive Manufacturing enpresarekin (LAAM) batera, LNA-250 proiektua ari dira garatzen, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa EUROESKUALDEA mugaz haraindiko lankidetza programaren esparruan. Proiektu honen xede nagusia Zarata Gutxiko Anplifikadorea garatzea da (Low Noise Amplifier, LNA), maiztasun milimetrikoen azken bandarentzat (250 GHz).

LNA gako gailua da hargailuetan, oso maila baxuko seinaleak anplifikatzen dituelako, baina seinalea-zarata erlazioa asko hondatu gabe. Hortaz, LNA baten bilatzen diren ezaugarri nagusiak beharrezkoa den irabaziarekin ahalik eta zarata baxuena lortzea da. LNA-250ren kasuan, 10 dBko gutxieneko xedea finkatu da, 20 Ghz banda-zabalerakoa, eta 10 dBetik beherako zarata-irudiarekin. Europar BiCMOS fabrikazioko teknologia batekin egin da (IHP Microelectronics).

Fabrikazio Gehigarriaren bitartezko diseinua eta fabrikazioa

Bestetik, proiektuaren xedea teknika gehigarrien bitartez anplifikadorearen bilgarria diseinatu eta fabrikatu nahi da (metalezkoak eta/edo plastikoak). ESTIA Addimadour Plataforma teknologikoarekin eta LISI AEROSPACE Additive Manufacturing (LAAM) enpresarekin lankidetzak LNA-250ren metalezko bilgarria fabrikatzea ahalbidetzen du, metalezko Fabrikazio Gehigarriaren (FA) teknikak baliatuta, teknika berria frekuentzietan seinaleak prozesatzen dituzten gailuen sektorean. FA horrek prototipatuaren prozesuan abiadura areagotzen du eta, ondorioz, soluzio honen kostua baxuagoa da, eta baita moldakorragoa ere, aldatzeko aukerei dagokienez. Gainera, hondakin gutxiago sortzen dute. Beraz, ekologikoagoa da, are gehiago seriean fabrikatzen hasten denean. Azkenik, Fabrikazio Gehigarriaren bitartez fabrikatutako azken pieza arinagoa da, eta hori garrantzitsua da espaziora bidaliko diren aplikazioen kasuan.

Soluzioa hainbat sektoretan aplikatuko da, besteak beste: instrumentalizazio aurreratua, etorkizuneko 5G eta 6G sareak, automobilgintza, sektore biosanitarioa, elikadura industria edo metalaren industria. Adibidez, 5G eta 6G etorkizuneko sareetako maiztasun milimetrikoetan, LNA-250 oso baliagarria izango da hirietako telefonia mugikorraren itzulera sareetan.

Proiektuaren bukaerako ekitaldia

Hurrengo uztailaren 11n, goizeko 10:00etan izango da, Miramoneko Ceit eraikinean proiektuaren Azken Workshopa, “Progress and challenges in the design of 250 GHz low noise amplifiers and their assembly using additive manufacturing” izenekoa. Ekitaldian, bazkideek proiektuan zehar aurre egin behar izan dieten erronkei buruz hitz egingo dute. Are zehatzago, David del Ríok, Ceiteko ikertzailea,”Diseño y Testeo del Amplificador de Bajo Ruido de 250 Ghz” izeneko hitzaldia emango du 

Erregistroa

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte