TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver 2020_05_18_noticia_CEIT-autolib

Mugikortasunaren automatizazioan dihardu Ceit zentroak, beste hainbat ikerketa-zentro eta unibertsitaterekin batera

Balore-kate osoa hartzen du automatizazio honek: ibilgailuen piezak fabrikatzetik hasi eta logistikara arte, negozio-eredu berriak sortuz, sektoreen arteko lankidetza eta integrazio horizontala sustatuz

Descripcion de la imagen
13/05/20 15:54

Asmo handiko proiektu honetan zortzi erakunde hauek hartzen dute parte: Vicomtech, BCAM (Basque Center for Applied Mathematics), Ceit, AIC, Tecnalia, Ikerlan, Mondragon Eskola Politeknikoa eta UPV-EHU. Erronka honi aurre egiteko lanetan ari diren zentroek garraioaren kudeaketarako, ustiaketarako, mantentze-lanetarako eta segurtasunerako ikerketa estrategikoko proiektuak lantzen dituzte, eta punta-puntako teknologiak garatzen dituzte.

Hala, Elkartek programaren baitan kokatutako Autolib proiektu honek mugikortasunaren automatizaziorako osoko plataforma erdietsi ahal izateko beharrezkoak diren arlo guzti-guztiak hartzen ditu. Euskadin garrantzizkoak diren sektore industrial ezberdinetan aplikatzeko modukoak diren automatizazio-teknologiak uztartzea dute helburu, sektore hauetan, esaterako: automozioan, talde-garraioan eta fabrikazio-enpresak, oro har. Horrela, mugikortasun autonomoarekin lotutako bakoitzaren neurrirako osoko soluzioak planteatu nahi dituzte.

Adimen Artifizialean, Komunikazioetan eta Zibersegurtasunean lortu diren aurrerapen teknologikoei esker, garraioaren automatizazioa ahalbidetu da, eta ez produktu gisa bakarrik, baita balio-katearen fase guztietan ere, eta sektore industrial osora hedatu ahal izango da. Hortaz, mugikortasunaren automatizazioa funtsezkoa izango da etorkizuneko fabrikek beharko dituzten garraio-sistema guztietarako, pieza eta sistema hornitzaileentzako, barne- eta kanpo-logistikarako. Modu berean, sektore industrialak duen garrantzia ikusirik (garraioarekin lotutakoak, bereziki), mugikortasuneko paradigma-aldaketa gertatzen denerako prest egotea ezinbestekoa da, bai amaierako produktua bera, baita fabrikazio-katearen balore-fase bakoitzari dagokionean ere.

Horregatik, gaur egun existitzen den balio-katean aldaketak ekarriko ditu mugikortasunaren automatizazioak, jomugak zabalduz, eta beharrezkoa izango da prest egotea, osagaien fabrikaziotik hasi eta mugikortasun autonomorako sistema aurreratuenetara arte: simulagailuak, ibilgailuak, komunikazio-sistemak, azpiegiturak, etab.

Asmo handiko etorkizuneko ikuspegi honekin fabrikazio industriala, trenbidearen sektorea eta ibilbide publikoetako mugikortasuna plataforma bakarrean uztartu nahi da, gidatzeko modu seguru eta fidagarriagoa ekarriko duten eta etengabe informazioa igorri eta jasotzen jardungo duten ibilgailu andanaren erronkari erantzun ahal izateko.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte