TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver 20190810_ceit_proyecto-liderado-ceit-ik4-ofrecera-mediante-drones-mantenimiento-predictivo-torres-eolicas-alta-mar

Ceit-IK4 zentroko ikertzaileak hegazkin elektrikoarentzako banaketa-sare eraginkorraren diseinua lantzen ari dira

IDEN proiektuarekin hegazkinaren potentzia-eraldaketan hobekuntzak lortuko dira

Descripcion de la imagen
10/08/19 16:54

Aireontziak, oro har, elektrifikatzen ari dira modu progresiboan, eta ohiko erronkei (pisua murriztea, fidagarritasuna areagotzea eta mantentze-lanak eta kutsadura gutxitzea) bestelako erronka berriak ekarri dizkie. Europako CleanSky2 programak diruz laguntzen duen IDEN proiektuarekin, hegazkinaren potentzia-eraldaketan hobekuntzak lortuko dira, baita potentzia horren banaketa eraginkorrago egitea ere. Horrekin, aireontzietan geroz eta presenteago dauden sistema elektrikoak modu adimentsuan kudeatzeko gai den elektrizitatea sortzeko, eraldatzeko eta banatzeko sare malgua eta eraginkorra sortzeko lanei ekin zaie.

Esparru horretan aurrera eginez gero, elektrizitatea banatzeko sare berritzailea diseinatu eta garatu ahal izango da. Sare hori belaunaldi berrieneko potentziaren erdieroaleak ditu oinarrian, energiaren kudeaketa malgua, eraginkorra eta adimentsua egitea ahalbidetuko duena. Proiektutik aterako diren emaitzak IronBird entsegu-bankuan egiaztatu ahal izango dira. Bertan, aireontzietako elektrizitatearen banaketa nahiz berauetan ageri diren karga eta iturburu elektrikoak (sorgailu aeronautikoak, sistema elektromekanikoak, energia biltzeko sistemak...) simulatzen dira. Horrekin guztiarekin, sarearen funtzionamendu energetikoa egokia eta eraginkorra dela egiaztatzeaz gain, hainbat eragiketa-baldintzetarako egingo den kudeaketa adimentsua ere egiaztatuko da. Azken batean, hegazkinaren barruko sare elektrikoan hornidurarik gabe gelditzea ekidin nahi da.

Proiektu honetan, hegazkinaren sorgailu elektrikoetatik ateratzen den tentsio altuko elektrizitatearen IDEN banaketa-sistemarentzat potentzia nagusiaren bus sorkuntza eta kontrola lantzen ditu Ceit-IK4 zentroak. Bus hori oinarri hartuta, partzuergoak garatzen dituen tentsio altuko nahiz baxuko banaketa-sistemak, sorgailu oro modu adimentsuan konektatuko du aireontzian dagoen edozein kargarekin.

IDEN proiektuaren partzuergoak, Ceit-IK4 zentroaz gain, Italiako BLU Electronic enpresa eta Nottinghameko Unibertsitatea biltzen ditu. Erakunde horiek guztiak sektore aeronautikoan esperientzia zabalekoak dira. Eta ikerketa-proiektuaren garapena, bereziki, LEONARDO enpresa-bazkidearentzat gauzatuko da.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte