TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver AssAssiNN, industria aeronautikoan arriskuak murrizteko Adimen Artifiziala erabiltzen duen proiektua

AssAssiNN, industria aeronautikoan arriskuak murrizteko Adimen Artifiziala erabiltzen duen proiektua


ArgazkiaCeit/

09 | 02 | 2023

Arrakastaz bukatu da Ceitek zuzendutako AssAssiNN proiektua, zeinaren helburua hegazkinen mihiztadurako eskuzko eragiketak optimizatzea den teknologia emergenteak baliatuta.

Industria aeronautikoa munduko sektore garrantzitsuenetako bat da eta etengabe ari da eboluzionatzen. Teknologia emergenteak, adimen artifiziala (IA), errealitate mistoa eta areagotua, eta robotika kolaboratzailea, adibidez, efikazak direla erakutsi digute beste industria batzuetan, eta lagungarriak izan daitezke industria aeronautikoan ere mihiztadura eragiketak eta kalitatearen kontroleko eragiketetan berrikuntza gisa, eskuzko eragiketen ondoriozko akatsen arriskua saihesteko orduan.

AssAssiNN proiektuak, Ceit Zentro Teknologikoak koordinatua, funtzio anitzeko muntatzeko zelula sendo bat garatu du, zeina gai den eskuzko eragiketak onar ditzakeena, fuselajearen sistemen eta ohiko ekipoen instalazioa, esaterako. Soluzio honek egitura integrazioa hobetzea, kostu totala eta egituraren pisua murriztea bilatzen du, funtzionaltasun anitzeko materialak areagotu, ingurumen inpaktua murrizteaz eta aireontzien bizitza erabilgarria luzatzeaz gain.

AssAssiNN proiektuan, teknologia emergenteak baliatuta hegazkinen mihiztadurako eskuzko eragiketak optimizatzeko egin da lan. Are zehatzago,  proiektuan mihiztatzeko gelaxka funtzio anitz sendo bat garatu da, langileari errealitate mistoa eta areagotua erabiltzen laguntzeko muntatze eta ikuskaritza prozesuetan zehar. Aldi berean, Cobot batek lagunduk dio langileari, Sare Neuronaletan oinarritutako Adimen Artifizialeko algoritmo batek emaitzen kalitatea egiaztatzen duen bitartean.

Proiektua Europar Batasunaren Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntzako programaren barruan sartzen da, are zehatzago Clean Sky 2 programaren finantzazioarekin. AssAssiNNek milioi bat eurotik gorako aurrekontu totala izan du. Ceitekin batera, proiektuaren koordinatzailea, SUPSI suitzar ikerketa zentroak eta Italiako HB Technology fabrikazio aeronautikoko ingeniaritza zentroak ere hartu dute parte.
Aiert Amundarainek, Ceiteko ‘Sistema adimendunak 4.0 Industria’ taldeko ikertzailea, industria aeronautikoan arriskuak murrizten lagunduko duen ekimen honen gakoak azalduko dizkigu.

Zein izan da proiektua martxan jartzeko beharra edo arrazoia?
Ceitek interes handia du industria prozesuak optimizatzea ahalbidetuko duten teknologiak garatzean. ASSASSINNi esker, aurrera egin dugu teknologia hauetan; langileari muntaia prozesuetan laguntzen dioten sistemak garatzen, prozesuak monitorizatzen eta ikuskatzen akatsen kopurua murrizteko eta etapa batzuk automatizatzeko.

Zer balio du Ceitentzat AssAssiNN proiektuak?
Europako proiektu baten buru izateak aukera ematen dio Ceiti nazioarteko ikerketa eta garapen teknologikoan dugun bikaintasuna frogatzeko eta industriako beste lider batzuekin lankidetzan aritzeko. Halaber, baliabide eta jakintza gehiago atzitzea ahalbidetzen digu eta desafio teknologikoei irtenbidea emateko gure gaitasuna sendotzen du horrek. Laburbilduz, aukera aparta da haien arloetan lider diren beste enpresa batzuen expertise-ari onura ateratzeko eta elkarrekin Europa zein mundu mailan denon helburuak lortzeko.

Zein da Ceit-ren partaidetza/betekizuna proiektuan? Zein emaitza lortu ditu Ceit-ek proiektu honi esker?
CEIT AssAsiNN proiektuaren buruan izan da, hainbat teknologian aurrera egin duen proiektua, errealitate mistoa eta areagotua, robot kolaboratzaileen erabilera, monitorizazio eta ikuskaritza sistemak eta adimen artifizialeko algoritmoen garapena arloetan, esaterako. Garapen horri esker, erreminta baliagarriak erabili ahal izan ditu industriako prozesu mota desberdinak optimizatzeko.
Erremintok lau erabilera kasutan baliozkotu dira, hegazkinen mihiztadura eragiketa desberdinak aztertuz. Kasuak aukeratzeko orduan, aniztasuna bilatu da, hautatutako erreminten malgutasuna demostratzeko.

Zein eragin uste duzu izango duela sektore aeronautikoko ekoizpen prozesuetan?
Osagai aeronautikoen mihiztadura prozesu konplexua da, eskuzko lan eta azken produktuaren segurtasuna eta kalitatea bermatzeko proba ugari behar dituena. Garatutako tresnek prozesu horiek hainbat modutan hobetzeko aukera ematen dute; prozesuaren etapak automatizatuz, kalitate-testaren bidez akatsak murriztuz, prozesu osoan operadoreari lagunduz eta muntaketa-prozesuaren trazabilitatea eramanez.

Nola uste duzu eragin dezakeela teknologia honek enpresa sarean edo gizartean, oro har?
Garatutako teknologiak Industria 4.0 barruan sartzen dira. Enpresa mailan, Industria 4.0 delakoak efizientzia eta produktibitatea areagotzea,kostuak murriztea eta ekoizpenaren malgutasuna hobetzea espero da. Gainera, negozio aukera berriak sortzea espero da bolumen txikiko eta konplexutasun handiko fabrikazioan eta produktuen pertsonalizazioan.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte