TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Fallece Manuel Fuentes, antiguo director de Ceit y uno de los padres fundadores del centro tecnológico

Manuel Fuentes hil da, Ceit-eko zuzendari ohia eta zentro teknologikoaren sortzaileetako bat

08 | 02 | 2022

  • ●    Manuel Fuentes, Zientzia Fisikoetako doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Materialen Zientziako doktorea Sheffieldeko Unibertsitatean (Erresuma Batua), 18 urtez izan zen Ceit-en zuzendaritza nagusia, eta beste 10 urtez lehendakariorde exekutiboa izan zen Ceit-en patronatuan.

Donostian, 2021eko otsailaren 8an. Manuel Fuentes, Ceit-eko zuzendari ohia eta Tecnun-eko ikerketa-zuzendariordea, Donostian hil zen joan den igandean, XX urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz. Gaur, asteartea, otsailak 8, 19:00etan, izango da hileta, Ibaeta auzoko Espiritu Santuaren Parrokian, Donostian

Zientzia Fisikoetan doktore Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta ingeniari eta Materialen Zientziako doktore Sheffield-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Fuentes 1960ko hamarkadan sartu zen Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskolan, gaur egun Tecnun izenarekin ezaguna dena eta bertan katedraduna izan zen. Laurogeita hamarreko hamarkadan Ceit-eko zuzendaritza nagusia izan zuen eta 2000. urtean bere Patronatuko lehendakariorde exekutibo kargua hartu zuen.

Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren munduan ere lan handia egin zuen. 1997an, Saretek Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko lehendakari izan zen, eta Mikrosistemen Ikerketa Zentroaren (CMIC) sortzaile eta sustatzaile izan zen, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide ere izan zen, besteak beste.

Gipuzkoako ikerketarekiko konpromisoa

José María Bastero Nafarroako Unibertsitateko errektore ohiak eta Manuel Fuentesekin duela 40 urte Ceit abian jarri zuenak Fuentes irakaslearen lana balioetsi du. Fuentes irakasleak “ikerketa-lan handia egin zuen hogei urtez baino gehiagoz, eta bikaintasun akademikoari kalterik egin gabe, beti egon zen Gipuzkoako errealitate zientifiko eta teknologikoari oso lotuta”.

Era berean, nazioartean bikaintasun-ospea lortu duen Materialen Zientziako Sailaren sortzaileetako bat izan zen, eta haren ospea erabakigarria izan zen Eusko Jaurlaritzak Ceit Ingeniarien Eskolari lotutako zentro teknologiko gisa sortzea bultzatzeko.

José María Rodriguez Ibabe, Ceit-eko egungo lehendakari exekutiboak nabarmendu du Manuelen lana denboraren poderioz zentroaren ezaugarri bihurtuko liratekeen ezaugarrien definizioan: Bikaintasuneko ikerketa aplikatua egitea doktorego-tesien zuzendaritzarekin eta nazioarteko aldizkari zientifikoetako argitalpenekin konbinatuta.

Zentro teknologikoko familia osotik, “gure atsekabea partekatu nahi dugu eta besarkada handi bat bidali nahi diegu Rosi emazteari eta Fernando, Sonia, Ricardo eta Gorka seme-alabei”, gehitu du Ibabek.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte