TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Hondakinen kudeaketa eta balorizazio-aukera berrien inguruko jardunaldi bat hartuko du Naturklimak

Hondakinen kudeaketa eta balorizazio-aukera berrien inguruko jardunaldi bat hartuko du Naturklimak

06 | 10 | 2023

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun sailak eta Model2Biok, Ceit buru duen europar proiektuak, jardunaldi bat antolatu dute urriaren 19rako Naturkliman, hondakinen kudeaketa eta bioekonomia eskualdeko garapen aukera gisa gaiaren inguruan.

Urriaren 19an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun sailak eta Model2Biok, Ceit buru duen europar proiektua, “Hondakinen kudeaketa eta balorizazio-aukera berriak: Bioekonomia eskualdearen garapenerako aukera gisa” jardunaldia antolatu dute. Ekitaldi honetan nekazaritzako elikagaien industriako eragile aipagarriak eta hondakinen kudeaketan adituak elkartuko dira Eskuzaitzetako (Donostia) Naturklima eraikinean.

Jardunaldiaren xede nagusienak nekazaritzako elikagaien industrian sortutako azpiproduktuen kudeaketa jasangarriaren inguruan eztabaida sustatzea eta eskualdearen garapenean bioekonomiak eskaintzen dituen aukerak aztertzea izango dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren jasangarritasuneko diputatu den, Jose Ignacio Asensiok, emango dio ongi etorria jardunaldiari. Jarraian jardunaldia bi gai-bloketan egongo da bereizita.

I+G bioekonomian

Lehenengo blokean, nekazaritzako elikagaien sektoreko hainbat profesional nabarmenek -BRTA, Okin, Algaloop, Orloga, Ondoan eta Ceitek-, euren esperientziak partekatuko dituzte bioekonomiaren ikerketa eta garapen arloan. Elikadura azpiproduktuak berrerabiltzearekin lotutako aurrera-pauso zientifikoak eztabaidatuko dira, eta bioekonomia zirkular baten oinarrizko baldintzak aztertuko dira.

Azpiproduktuei bigarren bizitza emateko gai den tresna

Bigarren zatia Model2Bio europar proiektuaren emaitzak aurkeztuko dira, zeina hiru urteko lanaren ondoren, arrakastaz bukatzear den. Model2Biok eredu matematiko berritzaile batean oinarritutako tresna bat garatu du, nekazaritzako elikagaien industrian sortutako azpiproduktuei bigarren aukera jasangarri bat emateko helburuarekin, haien birziklapena eta berrerabilera sustatzeko ikuspuntuarekin.

Jardunaldi honek eztabaidagune bat eskaintzen du hondakinen kudeaketan irtenbide berritzaileak eta bioekonomia eskualdeko garapen jasangarrirako aukera gisa sustatzeko.

Jardunaldiaren xehetasunak:

  • Eguna: 2023ko urriaren 19, osteguna • Ordua: 9:00 - 13:30h CET 
  • Non: Naturklima (Urepel 2, Eskuzaitzeta, Donostia)
  • Antolatzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun saila eta Model2Bio proiektu europearra
  • Programa: https://www.model2bio.eu/rethinking-waste-conference/

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte