TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Posizionamendu teknologia aurreratuak ekoizpena, segurtasuna eta logistika hobetzeko 4.0 industrian

Posizionamendu teknologia aurreratuak ekoizpena, segurtasuna eta logistika hobetzeko 4.0 industrian

06 | 04 | 2022

NONDAGO ikerketa proiektuak, zeinetan Ceit-ek parte hartzen duen, 2 milioi eurotik gora inbertituko ditu denbora errealean plantako prozesuak optimizatzean.

Zentroa arduratuko da posizionamenduko gailu berriak diseinatzeaz eta baita bisualizatzeko eta erabakiak hartzeko informazioa kudeatzeko teknologia berriak garatzeaz ere.

Industria 4.0k etorkizuneko fabrikarantz aurrera egiteko teknologia, soluzio eta zerbitzu berriak garatu behar dira, plantako operazioen produktibitatea, logistika eta segurtasuna hobetze aldera.

Testuinguru horretan, iaz, Euskadiko enpresen eta zentro teknologikoen kontsortzio batek, non Ceit ere dagoen, NONDAGO proiektua jarri zuen martxan, produkzio planta batean mugitzen diren elementu guztien jarraipena unean bertan egiteko modua optimizatzea eta etorkizuneko fabrika eraikitzerantz urrats bat ematea lortzeko posizionamendu-teknologia berriak garatzeko helburuarekin.

Horretarako, proiektuaren kontsortzioak, HAZITEK 2021 programaren bitartez Eusko Jaurlaritzak finantzatua, 2 milioi euro inbertituko ditu ingurune arrotzetan erabil daitezkeen kokapen-gailu berrien diseinuan, datuen analitika aurreratuko ereduak inplementatzean eta produktuen, pertsonen edo industriako ibilgailuen jarraipena egiteko softwearearen irtenbide aurreratuko soluzioak garatzean.

Are zehatzago, proiektuaren barruan kasu zehatzei aplikatutako 10 produktu eta zerbitzutik gora garatuko eta hobetuko dira, garabien edo orgen mugimenduaren jarraipena egiteko, moldeak eta tresneria aldaketak kontrolatzeko eta baita gune itxietan pertsonen monitorizazioa egiteko. UWB delakoan (banda ultra-zabaleko seinaleak) oinarritutako posizionamendu sistemen eta datuen analitikaren laguntzarekin, plantan mugimenduak optimizatu eta abisuak bidaltzea optimizatu nahi da, operazioen segurtasuna hobetzeko, denbora eta ekoizpen kostuak murriztuz.

Prozesuen optimizazioa

Ceit zentro teknologikoak plantako hainbat aplikaziotan balioztatzeko UWBan oinarritutako posizionamendu sistemen teknologia egokituz hartzen du parte proiektuan, besteak beste zubi-garabien eta industria ibilgailuen monitarizazioan eta jarraipenean edo pertsonen jarraipena egiteko leku itxietan.

Igone Vélezek azaltzen duen bezala, Ceit-eko Informazioko eta Komunikazioko Teknologien saileko zuzendaria (ICT) eta zentroko proiektuaren arduraduna, Ceit hiru ikerketa-ildotan dihardu lanean, zeinak “ingurune arrotzetan lan egiteko gai diren posizionamendu-gailu berriak garatzetik hasi eta produkzio prozesuen monitorizazio eraginkorragoa egitea ahalbidetuko duten analitika aurreratuko algoritmo berriak diseinatzea, zein bisualizaziorako eta erabakiak hartzeko informazioaren kudeaketa teknologia berriak garatzeraino doazenak”.

Posizionamenduko soluzio teknologiko aurreratu berri horiek garatzeak prozesuak industria sektoretik optimizatzea ahalbidetuko dute, eta eragin positiboa izango dute azken produktuan, baliabide gutxiagorekin eta ingurumen inpaktu txikiagoarekin.

NONDAGOri buruz

Industria 4.0-an eta Etorkizuneko Fabriketan ekoizpena, segurtasuna eta logistika hobetzeko posizionamendu teknologia aurreratuetan berrikuntza-proiektua da NONDAGO. Hura garatzen duten entitateen kontsortzioa hainbat profil osagarrik osatzen dute, posizionamenduaren ikuspegia transmititzen duen ardatz gisa duelarik industria sektoreko prozesuen optimizazioak planteatzen duen erronkari aurre egiteko.

NONDAGO ikerketa proiektua Euskadiko hainbat enpresak eta zentrok eratutako kontsortzio batek eratzen dute: Deusto Seidor, buruan, eta Ceit zentro teknologikoa, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) delakoaren kide,  Clúster de Movilidad y Logística de Euskadi, eta hainbat enpresa partaide: DOMINION eta Ingurumen Zerbitzuen eta I+G taldea, Geograma, IDK, i2U,SEGULA Technologies eta VI4Crane.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte