Berriak eta Gertaerak
Ceit-ek suhiltzaileak bilatzeko gailu bat probatu du Ulia mendian
Sistemak larrialdietan profesionalen lanak erraztuko ditu
Ceit e Integrasys S.A.ko ikertzaileek, Donostiako eta Gipuzkoako suhiltzaileen ordezkarien gainbegiradapean, larrialdi egoeran dauden pertsonak aurkitzeko gailu bat probatu dute Donostiako Ulia mendian.
Proba horiek AIOSAT proiektuaren barruan garatutako teknologia baliozkotzeko lehen urratsa dira. Proiektu horren helburua da Galileo posizionatzeko Europako sistemaren aukerak ustiatzea.
AIOSAT Europako Batasunak finantzatutako proiektua da, H2020 programaren barruan, eta BRTAko kide den Ceit-ek koordinatzen du. Proiektu hau bat dator Ceit-en IKTak garatzeko estrategiarekin.