TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Ceitek erdieroaleen diseinua sustatuko du euskal industria sendotzeko

Ceitek erdieroaleen diseinua sustatuko du euskal industria sendotzeko

09 | 12 | 2024

Zentro teknologikoak ‘SoC4CRIS proiektuan’ hartzen du parte, Euskadi mailan erdieroaleen diseinuan eta fabrikazioan autonomia sustatzeko xedearekin.

Proiektuaren xedea CPU RISC-V europar teknologia duen lehen “Txip”-a diseinatzea da, Euskadiko ekonomian gako sektorean direnetan erabiltzeko.

COVID-19aren pandemiak agerian utzi zuen erdieroaleen hornikuntza-katearen hauskortasuna, Euskadiko sektore estrategikoei eragin baitzien: garraioari, energiari, automobilgintzari eta makina erremintari tartean. Oinarrizko osagai hauek hornitzeko zailtasunek kolokan jarri zituzten ekipo-ondasunen eta azken produktuen ekoizpena eta garapena, eta gailu hauen diseinua eta fabrikazioa bertan edukitzeko gaitasunaren beharra utzi zuten agerian.

Gai horri heltzeko, SoC4CRIS proiektuak RISC-V europar teknologiarekin Euskadin egingo den lehen txiparen diseinuan dihardu lanean, autonomia teknologikoa sustatzen duen arkitektura izanik. Erdieroale honek, System-on-Chip (SoC) deritzona, euskal ekonomian gako sektoreak direnetan aplikazio kritikoetarako dago diseinatuta. Etorkizunean egon daitezkeen krisialdien aurrean erantzun bat izateko gaitasuna sendotzeaz gain, proiektuaren xedea ekosistema teknologiko lehiakor bat sortzea da, tokiko industria beharrei egokitutako zirkuitu integratu berriak garatzeko oinarriak finkatzen dituelarik.

Teknologia aurreratua autonomia areagotzeko

System-on-Chip (SoC) direlakoek gako berrikuntza dakarte erdieroaleen eremuan. Gailu hauek osagai bakarrean elkartzen dituzte prozesadoreak, memoria, komunikazio-periferikoak eta softwarea, eta, ondorioz, soluzio konpaktu eta efizientea eskaintzen diete aplikazio konplexuei.

SoC4CRIS proiektuaren esparruan, Euskadin lehenengo aldiz lortu da RISC-V arkitekturan oinarritutako SoC oso bat sortzea. Aurrerapen honek modulu espezializatuak hartzen ditu barne sentsorikarako eta datuen aurreprozesamendurako. Horregatik, gailua sektore aeroespazialerako, energia eta osasun sektoreetarako gailu oso moldakorra da.

Ceiten betekizuna erdieroaleen diseinuan

Ceitek oinarrizko betekizuna du SoC4CRIS proiektuaren arrakastan, izan ere, proiektua garatzeko gako soluzio teknikoak ekartzen baititu. Zentroak RISC-V azpisistema oso bat diseinatu du, behar bezala dabilela bermatzen duen ekosistema batekin batera. Halaber, periferiko aurreratu bat garatu du kanpo-sentsoreekin komunikatzeko, zeina UPV/EHUk zuzendutako SoC-ean barneratu den. Gainera, Ceitek Zynberry teknologian oinarritutako emulazio-sistema bat sortu du, SoC-aren funtzionaltasunak eta bazkide desberdinen ekarpen teknologikoak balioztatzeko erabiliko dena.

Inpaktuko proiektua Euskadiko industriaren etorkizunean

SPRIren Elkartek programak finantzatua, partzuergoak ekniker, Ikerlan, IKOR eta Clúster GAIA elkartu ditu UPV/EHUren koordinaziopean. Proiektuak inportatutako erdieroaleen mendekotasunarekin lotutako berehalako erronkak konpontzeaz gain, Euskadi Europako berrikuntza mikroelektronikoan erreferente gisa kokatzen du.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte