Ikertzaile Gazteen Trebakuntza

Ikertzaile gazteak Miramongo eraikinean

Ceit-IK4n zientzia eta industriaren arteko oreka mantentzen dugu, eta komunitate zientifikoaren kide garen heinean, ikerketetan bikaintasuna eskaintzeko konpromisoa dugu.

I+Gko proiektuak aurrera eramanez, Ceit-IK4k enpresei balio gehigarri bat eskaintzen die. Era berean, Ceit-IK4n egonaldia amaitu ostean, industria sektorean lana egingo duten ikertzaile gazteak trebatzen ditugu.

Ikerlari gazte hauek ikerketa ezberdinak zuzentzen dituzten Doktoreekin egiten dute lan eta lanerako ekipamendu berriena izaten dute eskura.

Beste batzuetan, ikertzaile gazteek beste erakunde batzuetan egonaldiak egiten dituzte eta gehienetan beren tesia defendatuz amaitzen dituzte ikasketak.