Aliantzak 

Logo Tecnun - Universidad de Navarra

Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritza Eskolak (Tecnun) Ceit-IK4 sortzeko lan asko egin zuen, 1982an amets hau egi bihurtuz.

Ordudanik, Ceit-IK4 eta Tecnun elkarlan estuan dihardute. Elkarlana honako bi irizpideetan oinarritzen da:

  • Ceit-IK4ko ikertzaile gehienek unibertsitatean irakasten dute eta Tecnuneko kide dira.
  • Ceit-IK4ko ikertzaileek bertan doktoretza egiten duten Tecnuneko ikasleen proiektuak gainbegiratzen dituzte. 

Ceit-IK4k Tecnunekin duen lankidetza teknologia enpresei eskaintzen jarraitzeko giltza bezala ikusten du.  

Logo Ik.4 research aliance

Ceit-IK4 IK4 Aliantza Teknologikoaren sortzaileetako bat da. 2004an sortu zen IK4, eta ordudanik hainbat Zentro Teknologiko bateratzen ditu xede garbi eta objektibo batekin: lankidetzako bide estrategikoak sortzea maila goreneko ikerketan.

IK4 Aliantzak bere antolamendu-modua du. Lankidetza teknologiko eta zientifikoa koordinatzeko arduraduna da eta estrategia-plangintzan zehaztutako xedeak betetzera bultzatzen du. Administrazio Publikoarekiko lankidetza ordezkatzen du.

IK4 Aliantzak 6 kide ditu EAEn: Ceit, Cidetec, Ideko, Ikerlan, Tekniker eta Vicomtech. 
 

Logo CIC microGUNE

CIC microGUNE Eusko Jaurlaritzaren estalpean sortutako Mikrosistemen inguruko Ikerketa-Zentro Kooperatiboa da.

Gaur egun, 8 erakundek osatzen dute CIC microGUNE: Ceit-IK4, Ikerlan, Tekniker, Nafarroako Unibertsitatea (Tecnun), Arrasateko Unibertsitatea (Goi Eskola Politeknikoa); enpresa-talde bat (Mondragon); Eta 2 Administrazio Publiko (Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia).

CIC microGUNEk 3 gela zuri ditu, horietako bat Ceit-IK4n. Gela zuri horiek mikro- eta nanoteknologian oinarritutako sentsoreak garatzeko bereziki diseinatuta daude. CIC microGUNEk lankidetza proiektuak garatzen ditu hurrengo alor hauetan: 1) Espezie biologikoen aurkikuntza elektromekaniko eta immunomagnetikoa, 2) Metal eta Polimeroen Mikro- eta Nanoestrukturazioa, 3) Mikrofluidoak, 4) Mikrooptoelektronika Organikoa, 5) Gasen aurkikuntzarako material nanoestrukturatuak eta 6) Mikro- eta nanosistemen bateratzea.
 

Logo EBA - European Bioengineering Alliance

Europako Bioingeniaritza Aliantza (EBA) Ceit-IK4ek bultzatutako aliantza bat da. 2006an sortu zenetik, EBAk Ceit-IK4ren laguntza osoa jaso du. Bioingeniaritzaren inguruan lankidetza europarra lortzea da xedea, pertsona helduen egoera hobetzeko eta osasun-industriaren barruan aldaketak burutzeko asmo zehatzekin.

EBAk bere kideentzako ikerketa eta Europar batasunaren Esparru Programako ikerketa-partzuergoak bultzatzen ditu.

Logo Innobasque

Ceit-IK4 Innobasqueeko kide da (Berrikuntzaren Euskal Agentzia). Laguntza publiko handia duen elkarte pribatu bat da. EAEn berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko sortu zen sormena eta enpresa-espiritua sustatuz.

  

Ikerbasque, Zientziaren Euskal Fundazioa, Eusko Jaurlaritzak sustatua, zientziaren sistema lokala indartzeko lan egiten du, nazioarteko ikertzaile esperientziadunak erakarriz.

DONOSTIA-SMART-ENERGYWEB

Ceit-IK4 Donostia Sustapenak 2008 urte amaieran sortutako Energia Berriztagarri eta Energia Eraginkorren Klusterrarekin elkarlanean hari da. Bere helburuak hiriaren garapen ekonomikoa eta biztanleen bizi kalitatearen hobekuntza dira. Klusterra enpresa, zentro teknologiko, prestakuntza-zentro, elkarte, finantza erakunde eta sektore-erakundeentzako topagunea da.

CUN

Ceit-IK4 “Clínica Universidad de Navarra”rekin elkarlanean ari da ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetan. Osasun zein teknologiaren diziplina anitzetako mediku, ikertzaile eta zientzialariek Ingeniaritza Biomedikoaren zentroaren bitartez kolaboratzen dute.

BIO OSA

Donostian kokatutako Biodonostia, nazioartekoa mailan osasun-ikerkuntza alorrean erreferentzia den zentroa, ikerkuntza traslazionala bultzatzen du. Osasun eta medikuntza teknologien alde apustu eginez, gaixoen asistentzia hobetu egin du nabarmen. Aldi berean, herrialdearentzako aberastasuna sortzen du asmakizunak produktu bihurtzen dituen heinean. Ceit-IK4 elkarlanean ari da Biodonostia eta “Hospital Universitario Donostia”rekin batera garatzen dituzten Ingeniariatza Biomediko proiektuen bidez.