2020/02/17

Bi proiektuok batera hartuta, guztira zazpi milioi euroko aurrekontua baino gehiago betetzen dute

 Cervera Ceit web

Basque Research&Technology Alliance aliantzako kide den Ceit zentroak Zentro Teknologiko Bikainentzako “CERVERA” ziurtapena jaso du, 2019aren amaieran “RED CERVERA” sareko ikerketa-programa estrategikoentzako CDTI zentroak ematen dituen 7 laguntza publikoetatik bi eskuratu ondoren. Laguntza jaso duten bi proiektuak Fabrikazio Adimenduna gaiaren esparruan kokatzen dira.

Proiektuetako batek, Lortek, Catec eta Aidimme zentroekin lankidetzan Ceit zentroak gidatzen duenak, material metalikoetarako fabrikazio gehigarrian gaitasun bikaina eskuratzeko programa estrategikoa hedatzea du helburu. CEFAM izeneko proiektu horrek fabrikazio gehigarrirako bikaintasun-sarea abian jarri nahi du, bi ardatzetan oinarrituta: nazioarteko onespena izango duen teknologia estrategikoetan ezagutza garatzea, eta merkatura bideratua izatea, industria-ehundura erakartzeko gai izateraino.

Bigarren proiektuan (MIRAGED), Ceit, Ikerlan, Ideko, CTC eta Idonial zentro teknologikoek esku hartuko dute. Fabrikaziorako makina eta prozeduren portaera modelizatzeko, simulatzeko eta iragartzeko sistemetan bikaintasunezko posizionatze estrategikoan urratsak eman nahi dituzte. Garatuko dituzten biki birtualak fabrikazio-prozesuetan nahiz zerbitzuko osagarrien portaeretan aplikatuko dira, diseinuak hobetu, eta gerora begira berauek optimizatzeko. Horrela, fidagarritasuna asko haztea espero da, kostuak aurreztea, eta industriaren eraginkortasuna areagotzea.

Bi proiektuok batera hartuta, guztira zazpi milioi euroko aurrekontua baino gehiago betetzen dute.

Erlazionatutako informazioa