2020/02/07

Taldeko arduraduna pozik agertu da Ceit zentroan topatu duen teknologiaren garapen maila altuarekin eta teknologia horren aplikagarritasunarekin

 CEIT AZVI 3web

Manuel Contreras Caro, Azvi Taldeko Kontseilari Nagusiak, Talde bereko Berrikuntza eta Trenbideen alorreko Domingo Pérez eta César Domínguez zuzendariekin batera, Ceit zentroaren ikerkuntza-jarduera ezagutu du, zentroaren Presidente José Mª Rodriguez Ibabe eta Zuzendari Nagusi Juan Meléndezen eskutik.

Azvi Taldeak azpiegitura eta zerbitzu publiko handietako eraikuntza, garapen eta promozio lanak egiten ditu, eta Taldeko arduraduna pozik agertu da Ceit zentroan topatu duen teknologiaren garapen maila altuarekin eta teknologia horren aplikagarritasunarekin. Bereziki azpimarratu du trenbideen arloan garatutako teknologiaren expertise maila: “trenbideen eraikuntza eta mantentze-lanetarako teknologietan Espainiako punta-puntako zentroa da, eta oso inpresio positiboa eragin digu”.

Contreras Cano kontseilariak, halaber, Azvi taldeak berrikuntza teknologikoaren eta iraunkortasunaren alde egindako apustua nabarmendu du, eta, horri esker, Europaren iparraldeko merkatuetan arrakasta handiarekin txertatzea lortu dute.

Juan Meléndez Zuzendari Nagusiaren hitzetan, horrelako bisitak jasotzeak izugarrizko garrantzia du, Ceit zentroaren eskaintza teknologikoa merkatuko eragile nagusietara hurbiltzea ekartzen baitu, Azvi Taldearen kasuan bezala, eta “esperientzia aberasgarri bezain emankorren elkartrukea sortu dugu”.

CEIT AZVI 34web

Erlazionatutako informazioa