2020/02/04

Datorren otsailaren 7tik 14ra bitartean ospatuko da, Nazioarteko Emakumezko eta Neskato Zientzialarien alde

 EZ

Ceit, Tecnun eta CIC nanoGUNE ikerketa-zentroak, Materialen Fisika Zentroek (CFM, CSIC-UPV/EHU), CIC biomaGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), Biodonostia, POLYMAT eta Elhuyar erakundeek bat egin dute datorren otsailaren 11n mundu osoan zehar ospatuko den Nazioarteko Emakumezko eta Neskato Zientzialarien Egunean denon artean programazioa aurkezteko. Donostian, zehazki esateko, otsailaren 7tik 14ra bitartean gauzatuko da Emakumeak Zientzian 2020 programa, hainbat tailer, hitzaldi publiko, ginkana, bisitaldi eta abar hartuko dituena. Ekimen honen helburua, zientzian emakumezkoek garatzen duten lana ikusgarri egitea da, jarduera zientifiko nahiz teknikoetan errotuta dauden ohiko rol maskulinoak apurtuz, eta neskato eta nerabeen artean karrera zientifikoen aldeko hautua egitea sustatuz. Emakumeak Zientzian 2020 ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Sustapenaren, Donostia Kulturaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Ikerkuntza Zientifikoetarako Batzorde Gorenaren (CSIC) laguntza jaso du.

Programa eta izen-emateak

Erlazionatutako informazioa