2019/11/05

Tecnun eta Ceit erakundeek Life MCUBO proiektuaren bilera berri bat egin dute euren egoitzetan. Proiektu honi esker elikagaien ekoizpenean uraren kontsumoa eraginkorragoa izango da

 Life MCUBO Web

Nafarroako Unibertsitatearen Campus Teknologikoa izan da Europako Life MCUBO partzuergoko ikertzaileek aukeratu duten erakusgunea, elikagaien industrian uraren kontsumoa murrizteari begira orain arte egin dituzten aurrerakadak elkarren artean uztartu eta aurrera begirakoak zehazteko asmoz.

Baliabide horren erabilera gutxitzearekin, beraz, elikagaien industriak ingurumenean eragiten duen inpaktua minimizatuko litzateke eta, gainera, ekoizpenaren eraginkortasuna areagotzeaz gain, kostuak murriztuko lirateke.

Antolatzaileek azpimarratu nahi izan dutenez, proposatutako proiektuaren balioak potentzial itzela du bere osotasunean aplikatuz gero (monitorizazioa, modelizazioa eta hobekuntza). Proiektuaren baitan egokitu diren tresnei esker monitorizaziorako tresnak instalatu eta 5 ordu ere igaro gabe eskura daitezke uraren eta energiaren kontsumoari buruzko datuak, berauetatik abiatuta garatzen diren eredu matematikoekin simulazioak egin daitezke, eta, behar izanez gero, proposatutako hobekuntzak instalazio pilotu batean proba daitezke, ingurune errealean aplikatzen hasi aurretik.

Guztira 911.747,00€-ko aurrekontua duen proiektua hiru enpresetan erakutsi da dagoeneko, eta gaur egun, hiru enpresa horien antzerakoetan erreplikatzeko fasean dago. Hala, orain arte EAE, Nafarroa eta Errioxako 12 enpresetan neurketa eta hobekuntzarako 17 kanpaina burutu dira.

Erlazionatutako informazioa