2019/10/08

WATEREYE proiektuarekin dorreen punturik kritikoenetan (zipriztintzen den gunea eta dorrea/plataforma lotunea) korrosio-maila urrunetik eta arretarik behar izan gabe detektatzeko monitorizazio-sistema aurreratua diseinatu nahi da

 EYEWATERweb

Itsaso zabalean kokatuta dauden dorre eolikoek sorten duten energiaren prezioa asko igotzen da eragiketa eta mantentze-lanek eragindako kostuengatik, izan ere, bertara iristea zaila izateaz gain ingurumen-baldintzak oso gogorrak dira eta korrosio-maila altuak eragiten baitituzte.

Arazo horri heltzeko sortu zen Watereye partzuergoa: offshore parkeetako eragile den Cobra, Semantic Web (datuen kudeaketa) eta Delt Dynamics (droneak) enpresekin batera beste bost ikerketa-zentrok parte hartzen dute, horien artean Ceit-IK4 zentroak (proiektuaren koordinazioa). Etorkizunean parke eolikoen eragileei mantentze-lan igarleak prezisioz egin ahal izatea ahalbidetuko dien osoko soluzioa diseinatzen ari dira, itsaso zabalean kokatuta dauden aerosorgailuen eragiketa eta mantentze-lanen kostuak murrizteko eta urtean zehar sortzen duten energia elektrikoa areagotzeko asmoz.

WATEREYE proiektuarekin dorreen punturik kritikoenetan (zipriztintzen den gunea eta dorrea/plataforma lotunea) korrosio-maila urrunetik eta arretarik behar izan gabe detektatzeko monitorizazio-sistema aurreratua diseinatu nahi da. Korrosio-maila neurtzeaz gain, monitorizatutako guneetan korrosioak hedatzeko behar duen abiadura kalkulatzeko gai ere izango da sistema hau. Puntu-multzo baten korrosioa monitorizatu ahal izateko, posizionatzeko sistema doi-doia duen dronea izango du neurketa-sistemak, eta dorrearen barrutik korrosio-maila altuenak non dauden neurtu ahal izango da. Aerosorgailuan bertan kokatuta egongo den instalaziora bidaliko dira datuak.

Kostu, pisu eta kontsumo baxuko sistema diseinatzeaz gain, datu horietatik elikatuko diren korrosio-ereduak ere diseinatuko dira. Horrela, sistemak etengabe ikasten jarraituko du eta egituraren egoera aurreikusi ahal izango da, aurrez dorrean monitorizatu diren korrosioa eta ingurumen-parametroak aintzat hartuta. Jasotako informazio guztiarekin diagnosiaren prozesamendua eta egiturari kargak eragitea mugatuko duen kontrol-sistema burutuko dira, eta mantentze-lanen plangintzan hartzen diren erabakiak eraginkorragoak izango dira, baita parke eoliko osoarentzat hartutakoak ere.

EBk Horizonte 2020 deialdiaren baitan 4,7 M€-z lagundutako proiektua da Watereye, eta datorren azaroaren 1ean ekingo dituzte lanak, 2022ko urrian amaitzeko.

Erlazionatutako informazioa