2019/09/17

Manbus proiekturako lankidetzan jardun dute Dbus eta Tcman erakundeekin batera, autobusen mantentze-lanetarako ikusmen artifiziala, errealitatea areagotua eta ahots bidezko prozesamendua txertatu nahian

 IMG 4999

Proiektu honi esker autobusen mantentze-lanek eragindako kostuak murriztu ahal izango dira, teknologia berrien bidez lan-metodoak optimizatuz. Ceit-IK4 zentroak garatutako sistema berri honekin mantentze-lanetarako denbora %10ean murriztuko dela espero da. Horretarako, TCMAN enpresak merkatua sakonki aztertu zuen eta elementu berritzaile moduan jotzen direnak zehaztu zituen, merkatuan harrera izateko modukoak direnak.

Proiektu honen baitan, DBUS autobusetan TCMAN enpresak teknologia berrien bidez garatu duen produktu berria inplementatuko da, egunerokotasunean erabiltzeko asmoz. Produktu berriarekin, langileek egiten dituzten autobusen mantentze-lanak intuitiboagoak izango dira.

Mugikortasunaren, informazio-sistemen, ikusmen artifizialaren, errealitate areagotuaren eta ahots bidezko prozesamenduaren esparruetako teknologiarik berritzaileenak daramatzate soluzio hauek. Merkaturatu aurretik produktua balidatzeko fasea ezarri da, prototipoak besterik gabe garatzen joatea ekiditeko.

Diego Borro, Ceit-IK4 zentroko ikerlari eta Manbus proiektuaren arduradunak azpimarratu duenez, autobusen mantentze-lanak arintzeko eta digitalizatzeko hainbat sistema garatu dira (horietako bat Tablet-etan oinarrituta eta bestea errealitate areagotuko Hololens betaurrekoetan oinarrituta), eta Dbus konpainiaren tailerretan probatu dira, sistema horien artean onena zein den ikusteko eta ohiko mantentze-lanetarako prozedura aintzat hartuta hobekuntza zenbaterainokoa izan den kuantifikatzeko.

Erlazionatutako informazioa