2019/06/26

Nafarroako Unibertsitatearen egoitzan burutu diren bi jardunaldiei esker hiriburuko hainbat enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitaterekin kontaktua egin ahal izan du Ceit-IK4 zentroak

 JornadaMadrid web

Ekainean zehar Nafarroako Unibertsitateko Campus Madrid egoitzan bi jardunaldi antolatu ditu Ceit-IK4 zentroak, hiriburuan egin ditzakeen lanen eskaintza egiteko asmoz. Enpresaren, ikerkuntzaren eta hezkuntzaren sektoreko interesdun andana izan da bertan, Ceit-IK4 zentroak laserraren esparruan nahiz elikagai-industrian aplikatzeko IKTen esparruan lantzen dituen ikerketa-lerroen berri izateko asmoz.

Ekainaren 14an ‘Aplicaciones del Láser en la Industria’ jardunaldi teknikoa egin zen, CDTI, Secpho y Fotónica21 erakundeen laguntzarekin. Jardunaldian parte hartu zuten hizlariak Yago Olaizola (Ceit-IK4), Santiago Royo (Fotónica 21), José Antonio Ramos (LASEA), Pilar González (CDTI) eta Sergio Saez (SECPHO) izan ziren. Industrian laserrak dituen aplikazioak aztertu ziren ekitaldian; zehazkiago, fabrikazio aurreratuko prozesuetan laserrak eskaintzen dituen aukerak landu ziren.

Madrileko bigarren jardunaldia ekainaren 20an burutu zen, ‘Tecnologías TIC aplicadas en el sector agroalimentario’ izenburupean, eta honetan ere laguntzaileak izan zituen zentroak: CDTI, Suez eta FIAB. Asko izan ziren hainbat ekoizpen-prozesuetan lehiakortasuna areagotzeko eta iraunkortasunean aurrera egiteko IKT teknologiek eskaintzen dituzten aukeren berri jaso nahi izan zutenak. Kasu honetan hizlariak Eduardo Cotillas (FIAB), Borja Saenz eta Joaquín Suescun (SUEZ), Emilio Iglesias (CDTI), eta Maite Mujika eta Tamara Fernández (Ceit-IK4) izan ziren.

Bi jardunaldion helburua Ceit-IK4 zentroaren esparrua tokiko ingurunetik harago zabaltzea izan da, baina baita ikerkuntzari eskainitako urte luze hauetan zehar eskuratutako ezagupenen zabalkundea egitea ere, etorkizunean lankidetza-aliantzak ezarri ahal izateko bezeroak erakarriz.

Erlazionatutako informazioa