2019/05/30

Ezohiko higadura baldintzetara egokituko diren errei eta trenen gurpil berriak diseinatzen ari dira hainbat enpresa eta zentro teknologiko

 RailsandWeb

Basamortuan hondarrak nahiz tenperatura-aldaketa handiek trenbideetan eragiten dituzten zailtasunei erantzungo dien proiektua garatzen ari dira ArcelorMittal eta Copasa enpresak, Ceit-IK4 eta Idonial zentro teknologikoen laguntzarekin. Horrela, Ekonomia eta Lehiakortasunerako Ministerioak bultzatzen duen Railsand proiektuaren bitartez, muturreko baldintza horiek trenbideetan eragiten dituzten efektuak murrizteko soluzioen bila dihardute.

Proiektu honek, AHT espainiarrak La Mecara egiten dituen bidaien 1000.a betetzearekin bat egin du. Consorcio Español Alta Velocidad Meca Medina (CEAVMM) partzuergoak emandako datuen arabera, egunero 166.000 bidaiari garraiatzen ditu tren honek, eta batez beste %83ko okupazioa du.

Railsand proiektuan parte hartzen ari diren ikertzaileak errei sendotu-mota berria diseinatzeko lanetan ari dira, hondarraren efektuz eragiten den marruskadura-baldintzen araberako desgaste-tasa txikiagoa eta higadurarekiko erresistenteagoa den erreiaren bila. Gainera, burdinurtuaren hondakinak murriztu nahi dituzte, hondakin horiek trenbideetako balasto moduan berrerabiliz.

Bidenabar, proiektu honekin garatuko den softwareari esker azpiegituraren bizi-zikloak duen kostua eta kostuaren optimizazioa kalkulatu ahal izango dira. Softwarearen laguntzarekin, erreietan eta balastoan egin beharreko inbertsioak, horien mantentze-lanetako prozedurak eta linearen eraginkortasuna (abiadura, ibilgailu-motak, hondar-kopurua, etab.) erabaki ahal izango dira.

LA MECA-RAKO AHT-AREN DATUAK

166.000 bidaiari egunean

444 km ibilbidea (Meca-Medina)

35 tren

320 km/h abiadura

Iraupena, 3 ordu baino gutxiago

Erlazionatutako informazioa