2019/04/16

Mikrofluidoen teknologiak eta data analytics teknologiak uztartuz sortzen diren sinergiak baliatu nahi dira

 MIFLUDANweb

Eritasun onkologikoei aurre egiteko tratamenduak sustatuko dituen plataforma garatzen ari dira Euskadi osoko hainbat zentrotako ikertzaileak. Mikrofluidoen teknologiak eta data analytics teknologiak uztartuz sortzen diren sinergiak baliatu nahi dira, minbiziaren diagnostikoan lagunduko duen sistema garatu eta gaixotasunari aurre egiteko terapiak lortzeko asmoz. Horretarako, eredu igarleak eragingo dituzten datuak bildu nahi dira.

Proiektu hau garatzen ari den partzuergoa Ceit-IK4, Biokeralty Research Institute, CIC bioGUNE, IIS Biodonostia eta Deustuko Unibertsitateko (eVIDA) ikerlariez osatu da. Sinergia horiek, alde batetik, zelulak kultibatzeko mikrofluidoen plataformak eskaintzen duen eragingarritasunarekin lotuta daude, eta, bestetik, baldintza dinamikoen pean egiten diren tratamenduek duten eraginkortasunaren ikerketarekin lotuta; baina baita data analytics moduluaren garapenarekin ere: mikrofluidoen plataformatik, eta datu omiko, kliniko eta terapeutikoetatik eratortzen diren datuek gordeta dituzten ezagutzak erauzi ahal izango baitira. Horrekin guztiarekin, diagnosirako laguntzaren sistema aditua elikatu ahal izango da.

Ceit-IK4 zentroko Biogailuak eta MEMS taldea da minbiziaren zelulak hazteko mikrofluidoen plataformak diseinatu eta garatzen dituena, eta hainbat tratamenduk zelula horietan duten eragina ebaluatuko da. Modu horretan, klinikakoei paziente bakoitzarentzat egokiena den tratamendua eta pazientearen beharretara hoberen egokitzen den tratamendu pertsonalizatua zehazten lagunduko dien informazio baliotsua bildu nahi da.

Erlazionatutako informazioa