2019/03/08

Munduko trenbide industriaren topagune izan da pasa den astean Bilbo

 RailLivePost

Munduko trenbide industriaren topagune izan da pasa den astean Bilbo, sektoreko enpresak, eragileak eta hornitzaileak bildu dituen Rail Live azoka burutu baita bertan. Ceit-IK4 zentroa ere bertan izan da, MainRail plataforma igarle berria erakusten. Proiektu hori laster spin off izango da, Inycom enpresarekin lankidetzan.

Erakusmahaia partekatu dute Ceit zentroak eta MainRail plataformak, eta gure trenbide-garapenerako eskaintza ezagutzera mila bisitari baino gehiago hurbildu dira. Bisita horiei esker bestelako zentro eta fabrikatzaileekin loturak sortu dira, eta beraz, etorkizunean lankidetzan jarduteko aukerak izango dira.

MainRail plataformaren bitartez diziplina anitzeko eskaintzarekin (gurpilak fabrikatzeko materialen garapena, bagoi adimendunekin komunikatzeko IKT aplikazioak...) batera uztartzen den kontrol eta mantentze-lan igarleko sistema aurreratua eskaintzen du Ceit zentroak.

Erlazionatutako informazioa