2019/02/22

Ceit-IK4 zentroak eta MainRail erakundeak trenbideetako azpiegituren mantentze-lanetarako soluzio teknologikoak erakutsiko dituzte BECen

 RailLive2019web

Martxoren 5etik 7ra egingo da Bilbon Rail Live 2019, trenbideen industriako teknologia eta berrikuntzari begirako azokarik garrantzizkoenetako bat. Trenbidearen industriako eragile eta profesionalek hainbat esperientzia, praktika egoki eta berrikuntza partekatzeko topagune azpimarragarriena izango da, zalantzarik gabe.

Kongresu honetan soluzio teknologikoak erakusteko stand-a izango dute Ceit-IK4 eta MainRail erakundeek.


MainRail erakundeari buruz:

Espainiako startup teknologiko honetako profesionalen taldeak 25 urte baino gehiagoko esperientzia du trenbideen sektorean, eta teknologia-multzo zabala kudeatzen dute. Horregatik, Bilbon egingo den nazioartekok azoka honetan eurek garatutako hainbat soluzio erakutsiko dituzte, besteak beste garrantzi berezia duten hauek: mantentze-lanekin lotutako eragiketa guztiak kudeatzeko pertsonaliza daitekeen IT plataforma (MainRail-MT), eta azpiegiturak etengabe eta kostu optimizatuetan gainbegiratzea ahalbidetzen duten IoT gailuak (MainRail-ID).

Azpiegiturak mantentzeko lanak optimizatzeko IT soluzioen garapenari begirako startup teknologikoa da MainRail. Trenbideen sektorean 25 urte baino gehiagoko esperientzia dute taldeko profesionalek, teknologia anitz (Big Data, Datuen Analitika eta Bistaratzea, IoT, Machine Learning, etab.) erabiltzeko gaitasunak dituzte, eta trenbideen sektoreko lan eta mantentze-lanei buruz duten ezagutzekin uztartzen dute.

Erlazionatutako informazioa

Loturak