2019/01/25

Industriarentzako ikuskaritza ez-suntsikorra egiteko tresnak eskainiko dira LINQcase bidez

 LINQcase

Spin-off berria sortu eta martxan jartzeari buruz Ibon Iribarren eta Ane Martinez de Gereñuri egindako elkarrizketa.

Nola eta zertarako sortu da LINQcase?

2018aren erdi aldera Ceit zentrora hurbildu nintzen bisitan, eta Anek, beste hainbatekin batera, neurri ez-suntsikorrak (ES) teknika elektromagnetikoengatik ordezkatzeko egiten ari diren ikerketaren berri eman zidan. Teknologia egundokoa da, eta gainera dagoeneko industriara bideratzeko moduan dago ia. Eta ezagutzen ditudan bezeroentzako, automobilgintzaren sektorekoak bereziki, oso interesekoa izan daitekeela ikusi nuen berehala.

Handik gutxira spin-off bat sortzearen aukerak aztertzen jardun genuen mahai baten inguruan Juan Meléndez, Antonio González eta nik neuk. Gainerako guztia, beraz, dagoeneko pasatako historia da.

Zein produktu/zerbitzu eskainiko die enpresa berriak bere bezeroei?

Hainbat industrietako fabrikatzaileei lehiakorrago izaten lagundu nahi diegu, eta horretarako, teknika elektromagnetikoetan oinarritzen diren ikuskaritza ez-suntsikorrerako tresnak eskainiko dizkiegu. Tresna hauei esker, ikuskatzen diren piezak ez dira desegin beharko, eta horrek prozedura osoaren kalitate-kontrolean eragingo du.

Gainera, teknologia eta tresnak bakarrik garatzera mugatuz gero, arrakastarik izango ez dugula ere azpimarratu nahi dugu. Proiektuak aurrez aurre entregatuko dituen enpresa izan nahi dugu, teknologia inplementatzerakoan bezeroari laguntza eskainiko diona, eta gure bezeroen ekoizpen eta mantentze-lanetako lantaldeei laguntza zerbitzua eskainiko diena.

Zeintzuk osatzen dute konpainiaren bazkidetza?

Konpainia honek bi bazkide ditu: Ceit-IK4 zentroa eta SEIKI HEXAGON INVESTMENTS, zuzendaritza-taldeak osatutako enpresa.

Zein da zuzendaritza-taldearen esperientzia?

Automozioan eta bestelako manufaktura-industria aurreratuei laguntzeko makina-erremintaren sektorean 27 urte baino gehiagoko esperientzia pilatu dugu, balio erantsi handiko proiektuetan.

Bereziki merkaturatze-lanetara eta negozio-ildo berriei hastapena ematera bideratu dugu gure jarduna. Azken batean, proiektu honek bidea egin dezan jorratu beharko duguna hain zuzen ere.

Nolako harremana izango dute enpresa berriak eta Ceit-IK4 zentroak? Zer ekarpen egingo du bakoitzak?

Uste dugu osagarritasuna erabatekoa izango dela. LINQcase proiektuarentzat, teknologia disruptiboa eskuratzeko aukera eskaintzen du Ceit-IK4 zentroak. Teknologia hori merkaturatu nahi eta behar dugu. Halaber, LINQcase proiektuari esker bezero berrietara eta saltzeko modu berrietara irekiko da Ceit-IK4. Elkarlan honi esker, Ceit-IK4 zentroak i+g proiektuak saltzeaz gain, bezeroari tresna sendoa eta mantentze-lanetarako zerbitzua eskainiko diogu LINQcase-ren eskutik.

Ceit-IK4 zentroan teknika elektromagnetikoen bidezko ES neurrien ikerketa-ildoak expertise eta potentzial handiak dituela kontuan izanik, nola aurreikusten da ibilbide berri hau?

Gure ustez prozedurak egiaztatzeko teknologia aurreratuek eskaini ahal digutenaren gainazala besterik ez dugu iritsi. Potentziala izugarria da, eta aurrez aurre entregatzen diren soluzioen eskariari jaramon gutxi egin zaio orain arte. Bezeroek geroz eta kalitate-kontrol handiagoa eskatzen dute, lehiakortasuna areagotuz, eta ES neurriek horixe ahalbidetzen dute.

Zein merkatura iritsi nahi da LINQcase proiektuarekin? LINQcase nazioartekotzeko aurreikuspenik ba al da?

Negozio honen gakoetako bat zerbitzu eta sostengu egitura izatean datza. Eta, hasiera batean gure jarduera Espainia eta Europara bideratu dugu, zerbitzu fidagarria eskaintzeko aukera ematen digun esparrura hain zuzen ere.

Hala ere, bezero horiek guztiak globalak dira, eta seguru asko mundu osoan artatzea eskatuko digute. Hortaz, bai, 2 edo 3 urteren buruan enpresa Europatik kanpo nazioartekotzeko aukera ikusi dugu.

Non kokatu da LINQcase?

Gaur egun Ceit-IK4 zentroaren Ibaetako egoitzan gaude. Baina aurrerago gure bulegoetan kokatzeko asmoa dugu.

Erlazionatutako informazioa